Daviden astigarra[1] (Acer davidii) Sapindaceae familiako zuhaitza da, Txinan jatorria duena. Bertan misiolari lanetan zebilen Armand David ezpeletarrak deskribatu zuenez, bere izena darama.

Daviden astigar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer davidii

Zuhaitz hostoerorkor txiki bat da, 10 eta 15 m bitarteko garaiera duena, 40 cm arteko diametroko enborra - baina, oro har, txikiagoa eta sarritan enbor anizkoitzekoa-, koroa zabala, beso adarkatu eta arkupedunak dituena.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. Mitchell, A. F. (1974). A Field Guide to the Trees of Britain and Northern Europe. Collins ISBN 0-00-212035-6

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.