David de Coninck
David de Coninck (Anberes, 1644 – Brusela, 1701-1705). Flandriako margolari barrokoa izan zen, animali eta ehiza pinturetan espezializatua.
David de Coninck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1636 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Brusela, 1699 (62/63 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Anberes Paris Erroma Viena Anberes eta Brusela |
Kidetza | Bentvueghels Anberesko San Lukas artista elkartea |
Genero artistikoa | izadi hila |
Pieter Boelekin batera hezia, 1663 urtean Anberesko San Lucas margolari elkarteko maisu izan zen. 1669 urtean Nicasius Berntartsekin batera Parisera joan zen lehenik eta Erromara ondoren, azken hiri honetan 1671 urtetik 1694 urtera egon zelarik. Hemen Bentvueghels komunitatean sartu eta Rammelaer ezizena hartu zuen. 1694 urtean Vienara joan eta azkenik 1697an Anberesera itzuli zen. 1701 urtean Bruselako San Lucas gremioan izena eman zuen eta orduz geroztik bere bizitzaren berririk ez da.
Margolari lanetan, animalia biziak eta batez ere hegazti eta ehiza pinturak egin zituen, batzuetan paisaiako edo Jan Fytetik eratorritako estilo ederreko lorategietan; hala bada, barroko bukaerako artetzat eman daiteke.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Vlieghe, p. 342.
Bibliografia aldatu
- Vlieghe, Hans, Flandiar Artea eta arkitektura 1585-1700, Madrid, Cátedra, 2000, ISBN 84-376-1842-8
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |