David Beliavski

errusiar gimnasta artistikoa

David Sagitovitx Beliavski, errusieraz Давид Сагитович Белявский[1] (Votkinsk. Errusia, 1992ko otsailaren 23a), gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[2]

David Beliavski

Bizitza
JaiotzaVotkinsk1992ko otsailaren 23a (32 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaUral State University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua55 kilogramo
Altuera1,63 metro
Jasotako sariak

Instagram: belyavskiydavid01 Olympic.org: david-belyavskiy Edit the value on Wikidata

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa domina eskuratu zuen taldeka gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, Barra paraleloak gizonezko kategorian, biak Errusia ordezkatuz; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), urrezkoa lortu zuen taldeka gizonezko kategorian, hau ROC ordezkatuz; Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Taldeka, gizonezkoa.
2016 Rio de Janeiro   Brasil   Barra paraleloak, gizonezkoa.
2020 Tokio   Japonia   Taldeka, gizonezkoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «David Sagitovitx Beliavski» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «David Sagitovitx Beliavski» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu