David Barrufet

eskubaloi jokalari espainiarra

David Barrufet Bofill (Bartzelona, 1970eko ekainaren 4a - ) eskubaloiko atezaina da. FC Barcelonako kapitaina da eta espainiar selekzioan ere jokatzen zuen, Pekingo Joko Olinpikoetan jolastu eta gero erretiratu baitzen. Hala ere, selekzionatzaile berriak, Valerio Riverak, eskatu eta gero, bueltatzea erabaki zuen bere erretiroa baino lau hilabete geroago.

David Barrufet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Barrufet Bofill
JaiotzaBartzelona1970eko ekainaren 4a (53 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Futbol Club Barcelona1988-2010
 
Posizio edo espezialitateaatezaina
Pisua110 kilogramo
Altuera199 zentimetro
Jasotako sariak

Eskubaloian zortzi urterekin hasi zen Bartzelonako Sagrada Familia Horta eskolan. Sei urte geroago, FC Barcelonak fitxatu zuen, kategoria askotan jokatzen 1988an lehenengo taldearekin debutatu zuen arte.

Talde honekin 7 Europar Kopa, 2 Recopa, 5 Europako Superkopa, 10 Espainiako kopa, 7 Pirinioetako Liga, 5 ASOBAL Kopa, 13 Liga Katalan, 11 Liga, Erregearen 8 Kopa eta EHF Kopa bat irabazi ditu.

Espainiar Selekzioan 216 partida jokatu ditu Tunisiako Mundiala jokatu eta gero. Mundial hartan, Espainia munduko txapeldun izatea lagundu zuen. Gainera, brontzezko domina bat lortu zuen Sydney eta Pekingo Joko Olinpikoetan. Nazioarteko Superkopa bat ere badu. Kroaziako Mundiala eta gero, Espainiar Selekziotik erretiratzea erabaki du. Nazioarteko Eskubaloi Federazioak 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietako munduko atezainik hoberena izendatu zuen.

Taldeak aldatu

Tituluak aldatu

Nazioarteko tituluak selekzioarekin:

  • Munduko txapelduna 2005eko mundialean
  • 2003ko Eskubaloiko Nazioarteko Superkopa Alemanian
  • Zilarrezko domina 2006ko Europearretan
  • Brontzezko domina Sydneyko Joko Olinpikoetan
  • Brontzezko domina Pekingo Joko Olinpikoetan

Nazioarteko tituluak Bartzelonarekin

  • 12 ASOBAL Liga: 1987-1988, 1988-1989, 1989-1990, 1990-1991, 1991-1992, 1995-1996, 1996-1997, 1997-1998, 1998-1999, 1999-2000, 2002-2003, 2005-2006.
  • Erregearen 9 Kopa: 1987-1988, 1989-1990, 1992-1993, 1993-1994, 1996-1997, 1997-1998, 1999-2000, 2003-2004, 2006-2007.
  • 5 Asobal Kopa: 1994-1995, 1995-1996, 1999-2000, 2000-2001, 2001-2002.
  • 11 Espainiako Superkopa: 1988-1989, 1989-1990, 1990-1991, 1991-1992, 1993-1994, 1996-1997, 1997-1988, 1999-2000, 2000-2001, 2003-2004, 2006-2007.
  • 7 Pirinioetako Liga: 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005.
  • 13 Liga Katalan: 1987-1988, 1990-1991, 1991-1992, 1992-1993, 1993-1994, 1994-1995, 1996-1997, 1997-1998, 1998-1999, 1999-2000, 2000-2001, 2001-2002, 2003-2004.

Bakarkako tituluak:

  • 2000-2001 eta 2001-2002 denboraldietan “Munduko atezainik hoberena” aukeratu zuen Eskubaloiko Nazioarteko Federazioak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Barrufet