David Eric Grohl (Warren, Ohio, 1969ko urtarrilaren 14a - ) estatubatuar rock musikaria da. 1990 eta 1994 urteen bitartean, Nirvana taldeko bateria-jotzailea izan zen. Kurt Cobain gitarra-jotzaile eta abeslariaren heriotzaren ostean, Nirvana utzi eta Foo Fighters taldea sortu zuen 1995ean. Grohl zenbait bandaren partaide izan zen 80. hamarkadan (Scream aipagarriena da) eta, geroago, Queens of the Stone Age, Garbage, Tenacious D eta Killing Joke bezalako taldeen grabaketetan esku hartu zuen. 2004an Probot izeneko diskoa editatu zuen, gustukoen zituen heavy metaleko abeslarien parte hartzeaz.

Dave Grohl

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Eric Grohl
JaiotzaWarren (Ohio)1969ko urtarrilaren 14a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaEncino (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaBishop Ireton High School (en) Itzuli
Thomas Jefferson High School (en) Itzuli
Annandale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, film-zuzendaria, egile abeslaria, bateria-jotzailea eta abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaNirvana
Foo Fighters
Them Crooked Vultures
The Backbeat Band
Scream
Izengoitia(k)Late!
Genero artistikoarock
rock alternatiboa
heavy metala
sludge metal (en) Itzuli
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
bateria
DiskoetxeaGeffen Records
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0342970 Allocine: 81442 Allmovie: p221883 TV.com: people/dave-grohl
Twitter: foofightersdave Youtube: UCi2KNss4Yx73NG0JARSFe0A Spotify: 7mRVAzlt1fAAR9Cut6Rq8c Last fm: Dave+Grohl Musicbrainz: 4d5f891d-9bce-45ae-ad86-912dd27252fa Songkick: 318156 Discogs: 203017 Allmusic: mn0000180516 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Grohl txikia zela, bere familiarekin batera Ohio utzi eta Alexandriara, Virginian, joan ziren, hots Washington DC-tik gertu dagoen eremu batera. Handik hiru urtera, gurasoak banandu eta Dave amarekin geratu zen. Grohl abizenak Alemanian du jatorria.

Hamabi urterekin, gitarra klaseak jasotzen hasi zen, baina 15 urterekin utzi zuen. Geroztik, lagunekin jotzen hasi zen eta handik urtebetera, punk rockarekiko interesa piztu zitzaion. Izan ere, uda hartan bere lehengusu Tracyri bisita egin zionean, hark Grohl zenbait kontzertutara eraman zuen.

Hurrengo urteetan, Dave bere hiriko zenbait taldetako gitarra-jotzailea izan zen, besteak beste, Frek Babyrekin: horiek banandu zirenean, Mission Impossible hardcore punk, Scream hardcore eta Dain Bramage hardcore/post-punk taldeetako partaide izan zen. Bateria-jotzaile moduan hasi zen urteetan, Queen-eko Roger Taylor eta Led Zeppelin-eko John Bonhamen eragina jaso zuen batik bat. Hori zela eta, Bonhamen en hiru zirkuluko logoaren irudia eskumuturrean tatuatu zuen.

Nirvana aldatu

 
Dave Grohl Nirvanarekin bateria jotzen, 1991.

1990ean, Scream-ekin egindako biraren ostean, Grohl Nirvana-n bateria jotzen hasi zen. Talde horrekin Nevermind, In Utero eta MTV Unplugged in New York albumak grabatu zituen. 1994an Davek bere lagun Greg Dullirekin batera disko bat grabatu zuen: handik aste betera, Foo Fightersen lehen albuma izan zen.

Late! aldatu

Nirvanarekin lan egiten zuen bitartean, Grohlek taldearen estilotik at zeuden zenbait abesti ondu zituen. Horregatik, Late! izenarekin Poketwatch demoa sortu zuen. Ehun bat ale editatu ziren soilik, Davek eremu pertsonalean banatu zituenak. Bertan, Color Pictures of a Marigold abestia ageri da, gerora Kurt Cobainekin batera Heart-Shaped Box Singlean berreditatu zena. Azkenik, 1997ko martxoaren 11n, Touch izeneko albuma editatu zuen Late!-ek: Touch izena ere zeukan filmaren soinu-bandan agertzen da.

Foo Fighters aldatu

 
Foo Fighters zuzenean, 2007. Ezkerretik eskubira: Chris Shiflett, Dave Grohl, Taylor Hawkins eta Nate Mendel.

Aste batean, Grohlek “Foo Fighters” izeneko albuma grabatu zuen, abesti guztiak berak konposatu zituelarik. Hau promozionatzeko, Pat Smear (gitarra, Nirvanarekin jo zuena), Nate Mendel (baxua) eta William Goldsmithekin (bateria) bira bat egin zuten. Geroago "The Colour and the Shape", "There's Nothing Left to Lose" eta "One by One" diskoak grabatu zituzten eta Chris Shifflet taldearen gitarra-jotzaile eta Taylor Hawkins bateria-jotzaile izan ziren. Horretaz gain, Dave Grohlek Probot albuma editatu zuen: bertan, zenbait abeslarirekin (Motörhead-eko Lemmy Kilmister edo King Diamond aipagarrienak) heavy metal abestiak agertzen ziren, eta Garbage, Queens of the Stone Age eta The Prodigy taldeen zenbait diskotan bateria jo zuen. Bere bizitza pribatuari dagokionean, 2003an Jordyn Blumekin ezkondu zen eta bi alaba izan dituzte: Violet Maye Grohl (2006-4-15) eta Harper Willow Grohl (2009-4-17).

2009an Dave Grohl, John Paul Jones (Led Zeppelin) eta Josh Hommek (Queens of the Stonage) talde berri bat sortu behar zutela esan zuen, Them Crooked Vultures deitua. Urte berean, Slash-en Slash albumeko Watch This/Watch This Dave abestia grabatu zuen. "Wasting Light" Foo Fighters-en album berria izan zen, 2011n argitaratua.

Eraginak aldatu

Grohlek publikoki onartu du gustukoen duen musika taldea Led Zeppelin dela, eta talde horretako John Bonhamen eragin berezia jaso duela. Bere burua eskaini zuen 2007an Londresko O2 Arenan Led Zeppelin-en bateria jotzeko, baina azkenean Bonhamen semeak hartu zuen lan hori. John Paul Jones eta Jimmy Pagek Grohl eta Taylor Hawkinsekin batera, Led Zeppelinen bi abesti jo zituzten 2008an Wembley Stadiumean Foo Fighters-en kontzertu batean. Talde moduan, Queen-ek ere eragin handia izan du Grohlengan. Davek talde horrekin VH1 Rock Honors saria jaso zuen eta 2001ean jo zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dave Grohl