Datil okerra (Ensis ensis) molusku kuskubiko bat da, Pharidae familiakoa. Ipar-mendebaldeko Europan jatorria duen[1] datil hau jateko ona da.

Datil oker
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaVeneroida
FamiliaPharidae
GeneroaEnsis
Espeziea Ensis ensis
Linnaeus, 1758

Deskribapena aldatu

Bi oskol errektangular luze ditu, estuak eta pixka bat kurbatuak. Oskol biak simetrikoak dira animalia ongi itxi ahal izateko. 10 zentimetro inguruko luzera hartu dezake. Marra elkartzutak ditu, hazkuntza prozesua aierazten dutenak.

Ingelesez Sword razor eta gaztelaniaz Navaja esaten zaio daukan labana itxuragatik.

Banaketa aldatu

Europa ipar-mendebaldeko kostaldean aurkitzen da Itsaso Baltikoan eta Norvegian hasi eta Portugal alderaino[2]. Euskal Herriko kostaldean ere badago.

Bizimodua aldatu

 
Datil okerra hareatan.

Eremu neritikoan eta mareateko guneko sedimentuetan aurkitzen da. Itsasgoran sedimentuen azalera hurbiltzen da baina ura jeistean edo arriskua somatzen duenean lurbarnera metro erdiko sakonerara sartzen da. Azkar egiten du tunela[3].

Bi sifoi ditu eta hondarretatik ateratzen ditu. Sifoi batetik ura hartu eta bestetik bota egiten du eta bitartean ura iragazi eta elikadura partikulak xurgatzen ditu[4].

Ugalketa aldatu

Udaberrian ugaltzen da eta larbek zooplaktona osatzen dute. Hilabete pasa ondoren lurrera jeitsi eta sustratuan finkatzen da. Hiru urte dituenean heldua da eta 10 urte ere bizi daiteke[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Conchological Society of Great Britain and Ireland[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Ensis ensis (Linnaeus, 1758) | The Conchological Society of Great Britain and Ireland» www.conchsoc.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).
  3. a b Fish, J.D. eta Fish, S.. (1996). A student’s guide to the seashore (2. edizioa). Cambridge University Press, Cambridge..
  4. «ARKive - Razor shell videos, photos and facts - Ensis ensis» web.archive.org 2011-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-10-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.