Dartmoor Parke Nazionala (ingelesez Dartmoor National Park) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Devon konderrian dagoen parke nazional bat da. 1951an sortu zen eta 954 km²-ko azalera du. Dartmoor karbonifero aroko granitozko goi-ordoki bat da, goi-ordoki hau lubeta natural batez inguraturik dagoelarik, hau tor izeneko granitozko muinoez betea dago, bertako punturik garaiena High Willhays (621 m.) muinoa delarik. Eremu hau aztarnategi arkeologikoz josia dago.

Dartmoore Parke Nazionala

Meavy ibaia, atzealdean Sharpitor eta Leather Tor mendiak ikus daitezkelarik.
www.dartmoor-npa.gov.uk
KokalekuaDevon
 Ingalaterra
Azalera954
Sorrera1951

Poniak aldatu

Dartmoor poni izeneko zaldi arraza, Parke Naturalaren ikurra da. Parke Naturalean ehunka poni larretzen dira.

Literatura aldatu

Literatura munduan Dartmoor eremuan Sir Arthur Conan Doyle idazleak sortutako Sherlock Holmes pertsonairen Baskervilletarren zakurra eleberria bertan girotu zelako ospetsua da.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

50°34′N 4°0′W / 50.567°N 4.000°W / 50.567; -4.000