Dariush Mehrjui (persieraz: داریوش مهرجویی‎; Teheran, Iran, 1939ko abenduaren 8a - Karaj, Iran, 2023ko urriaren 14a) irandar zinema-zuzendaria izan zen.

Dariush Mehrjui

(2009)
Bizitza
JaiotzaTeheran1939ko abenduaren 8a
HerrialdeaPahlavi Iran  (1939 -  1979)
 Iran  (1979 -  2023)
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaKaraj2023ko urriaren 14a (83 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
Familia
Ezkontidea(k)Vahideh Mohammadifar (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1964) : filosofia
Hizkuntzakpersiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, itzultzailea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0576529 Allocine: 17658 Allmovie: p102376 TCM: 1222591 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filosofia-ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean. Lehenengo lanak telebistan egin zituen. Almas-e 33 (1967) film luzearekin egin zuen debuta zinemagintzan. Nolanahi ere, ohiko film komertzial batek, Gaav (1971) izenekoak, ezagutarazi zuen nazioartean, Venezian eta Chicagon irabazitako sariei esker. Film hori zela eta, arazoak izan zituen zentsurarekin. Hurrengoa, Dayere-ye Mina (1975), debekatuta egon zen bi urtez, eta Madrase-i ke miraftim ez zen 1989ra arte eman. Ejareneshinha (1998), berriz, Irango zinemako historiako ikusiena izan zen.

Hurrengo filmetan, beste norabide bat hartu zuen, Fellini eta Luis Buñuel maisu mendebaldarren eraginpean, eta Irango emakumezkoen egoerari buruzko trilogia egin zuen, arrakasta handikoa, bai kritikaren aldetik bai ikusleen aldetik ere: Sara (1993), Pari (1997) eta Laila (1998). Beste lan batzuk: Aqa-ye Halu (1971), Postchi (1973), Dayere-ye Mina (1975), Qale-ye Alamut (1979), Shira (1988), Hamun (1990), Banu (1992) eta Derakhte golabi (1998). Egin duen azken filma Aseman-e mahboob izenekoa da (2011).

2023ko urriaren 14an hil zuten, labankadaz, emaztearekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu