Darcy Ribeiro (Montes Claros, Minas Gerais, 1922ko urriaren 26a - Brasilia, 1997ko otsailaren 17a) brasildar antropologo, hezle eta politikaria izan zen. Brasilgo Hezkuntza eta Kultura ministroa izan zen.

Darcy Ribeiro

Brasilgo senatari

1991ko otsailaren 1a - 1997ko otsailaren 17a
Chief of Staff of the Presidency Brazil (en) Itzuli

1963ko ekainaren 18a - 1964ko apirilaren 2a
minister of Education of Brazil (en) Itzuli

1962ko irailaren 18a - 1963ko urtarrilaren 23a
Bizitza
JaiotzaMontes Claros1922ko urriaren 26a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaBrasilia1997ko otsailaren 17a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Berta Gleizer Ribeiro (en) Itzuli  (1948 -  1975)
Hezkuntza
HeziketaSão Pauloko Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, politikaria, idazlea, soziologoa eta eleberrigilea
Lantokia(k)Brasilia
Enplegatzailea(k)University of Brasília (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Labour Party (en) Itzuli

Biografia aldatu

Soziologia eta politika-zientzietako ikasketak egin zituen, Sao Pauloko Unibertsitatean. 1947an Indiarren Babes Zerbitzuko ikertzaile eta etnologo gisa lanean hasi zen, eta etnologia sailaren buru izan zen, 1952tik 1956ra bitartean. 1953an Indiarraren Museoa sortu zuen. Hezkuntzaren munduan, Heziketa Ikerkuntza Zentroko eta Analfabetismoa Desagertzeko Kanpainaren Ikerkuntza Sozialen saileko zuzendari izan zen. 1961ean Hezkuntzako eta Kulturako ministro izendatu zuten, eta kargu horretatik Brasiliako Unibertsitatea sortu zuen. 1963tik 1964ra, Errepublikako lehendakaritzako Etxe Zibileko buru izan zen. Azkeneko urte horretan, gobernuaren kontra azpilanean aritu zen taldeak eskubide politikoak kendu zizkion.

Uruguaira erbesteratu zen, eta Txilen eta Perun bizi izan zen gero. Perun antropologia eskolak eman zituen, eta unibertsitateko irakaskuntza berritzen jardun zuen, gero. 1976an Brasiliako Unibertsitatean hasi zen berriro lanean, eta urrutiko hezkuntzarako oinarriak jarri zituen. Etnologo gisa, zenbait ikerketa egin zituen Brasileko indiar taldeen artean.

Bere azterketetan oinarrituta, indiarren erlijio, mitologia, hizkuntza eta kulturei buruzko liburu asko idatzi zituen: Proceso civilizador (1968, "Zibilizatzea"); Universidad necesaria (1969, "Ezinbesteko unibertsitatea"); Las Américas y la civilización (1970, "Amerikak eta zibilizazioa"); Teoría de la historia de Brasil (1972, "Brasileko historiaren teoria"); eta indiar mitologiari buruzko eleberri handi bat, Maíra (1976).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darcy Ribeiro