Daría Imbert

gasteizko Akademian marrazketa ikasketak eman zituen lehenengo emakumea

Daría Imbert Aranguren (Gasteiz, 18461938ko abenduaren 7a[1]) marrazkilaria, margolaria eta irakaslea zen. Daria izan zen Gasteizko Akademian marrazketa eskolak eman zituen aurreneko emakumea[2][3].

Daría Imbert

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaría Imbert Aranguren
JaiotzaGasteiz, 1846
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1938ko abenduaren 7a (91/92 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
AitaCarlos Imbert
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria eta irakaslea

Carlos Imbert frantziar eskultorearen alaba eta Salvador Azpiazu Imbert gasteiztar marrazkilaria, ilustratzailea eta argazkilariaren ama zen.

Bizitza aldatu

Carlos Imbert frantziar eskultorearen eta Cándida Aranguren Arberasen alaba zen.[4]

1866ko abuztuaren 19an Joaquín Aspiazu Sainzekin ezkondu zen Gasteizko San Migel Goiangeruaren elizan.[5] Harekin familia osatu zuen.

1938ko abenduaren 7an hil zen 92 urte zituela.[1]

Ohoreak aldatu

  • 2022 Gasteizko Udalak “Daría Imbert Aranguren parkea” izendatu zuen Lakuako parkea. Herri-ekimenez proposatutako izenetako bat izan da.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gasteizko Santa Isabel hilerriko San Prudentzio kalea, 86. zenbakidun hilarria.
  2. VIVES CASAS, Francisca, La Academia de Bellas Artes de Gasteiz (1818-1889), Gasteiz,2000.
  3. Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..
  4. Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Bataio-erregistroak. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 30a).
  5. Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Ezkontza-erregistroak. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 30a).
  6. Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.