Daniel Owen (Mold/Yr Wyddgrug, Flintshire/Sir y Fflint, 1836ko urriaren 20a – Mold, 1895eko urriaren 22a), galesezko lehenengo eleberrigile ezaguna izan zen, narratzaile bikaina eta batzuen ustez "Charles Dickens galestarra" izan zena.

Daniel Owen

Bizitza
JaiotzaYr Wyddgrug1836ko urriaren 20a
Herrialdea Gales
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaYr Wyddgrug1895eko urriaren 22a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgalesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak

Aita eta bi anaia hil ziren meategi batean jazotako istripuan, Daniel jaioberria zenean. Gaztetan Yr Amserau ("Denbora") izeneko kazetan kolaborazioak egin zituen, bai eta jostun moduan ibili ere. Idazle moduan, XIX. mendeko gizartea islatu zuen haren liburuetan, Galesko iparraldean industrializazioak ekarritako aldaketa sozialak eta ekonomikoak deskribatuz. Halaber, apaiz metodista moduan ibili zen.

Bibliografia aldatu

  • Offrymau Neilltuaeth ("Bakardadearen eskaintza", 1879)
  • Y Dreflan (1881)
  • Hunangofiant Rhys Lewis, Gweinidog Bethel edo Rhys Lewis ("Rhys Lewisen autobiografia, Bethelgo ministroa", 1885). Telebistarako egokitu zuten.
  • Y siswrn ("Artaziak", 1888)
  • Enoc Huws (1891). Telebistarako egokituta.
  • Gwen Tomos (1894)
  • Straeon y Pentan (1895)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu