Danelaw (anglosaxoieraz Dena lagu eta danieraz: Danelagen) IX. mendetik XI. mendera Ingalaterrako ipar-ekialdean bikingoen (edo daniarren) menpe zegoen lurraldea deitzeko erabiltzen zen izendapena da. Izendapen hau bera 878an Edingtongo guduaren ondoren Alfredo Handia eta Guthrum Zaharraren artean ezarritako legedi hitzak eta definizioak izendatzeko ere erabili ohi zen. 886an Alfredo eta Guthrumen arteko akordioak lurralde ezberdinen arteko mugak ezarri zituen, anglosaxoi eta daniarren arteko harremanak ere finkatuz.

Danelaw lurraldea 878an.

Kanpo estekak aldatu