Daniel Barry (1923ko uztailaren 111997ko urtarrilaren 25a) komikigile estatubatuarra izan zen. Leonard Starr, Stan Drake eta bere anaia Sy Barryrekin batera, "New York Slick" estilo berezia definitzen eta horren adibideak ematen lagundu zuen. Estilo horrek arreta handia jartzen die lerroei, eta testuren mugaketa argia egiten du. Komiki estatubatuarrak menderatu zituen Jack Kirbyren estiloak arreta orokorra bereganatu zuen arte. Dan Barryren anaia, Sy Barry, The Phantomen marrazkilaria izan zen.

Dan Barry
Bizitza
JaiotzaLong Branch (New Jersey)1923ko uztailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1997ko urtarrilaren 25a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

1947-48tik Tarzanen prensta-komikia marraztu zuen eta 1951n Flash Gordonena berpiztu zuen. Hainbat alditan, Harry Harrison eta Julian May zientzia-fikziozko idazleekin batera ondu zituen telesail honetako gidoiak. Pertsonaia zientifikoago egiten lagundu zuen, eta ez hain barrokoa, garapen zientifiko-teknologikoaren ondorio.[1] Beste artista batzuek ere lagundu zioten, hala nola Bob Fujitanik, Fred Kidak eta Frank Frazettak.

Mac Raboy 1967an hil zenean, Barryk ere bere gain hartu zuen Flash Gordonen igandetako tiren ardura. 1990ean, erabat utzi zuen Flash Gordon marrazteari.

Bere azken lanak Dark Horse Comicsentzat izan ziren, Indiana Jones eta Predatoren komiki-liburuak marraztuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Tubau, Iván en Curso de dibujante de historietas, CEAC, Barcelona, 1975, vol. 6, p. 27.

Kanpo estekak aldatu