Dalila Bela

zinema aktore kanadarra

Dalila Bela (Montreal, 2001eko urriaren 5a) kanadar-estatubatuar aktorea da, batez ere Diary of a Wimpy Kid 3: Dog Days filmean eta Odd Squad, Once Upon a Time eta Anne with an E telesailetan parte hartzeagatik ezaguna[1][2].

Dalila Bela

Bizitza
JaiotzaMontreal2001eko urriaren 5a (22 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaVancouver
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea

IMDB: nm3629668 Allocine: 507909
Twitter: Dalila_Bela1 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Montrealen jaio zen. Ingeles, frantziar, brasildar, panamar eta espainiar arbasoak ditu. Bi neba ditu, Bruce eta Raphael, eta haiek ere aktoreak dira[3].

Bost urterekin hasi zen aktore lanetan, lehen aldiz iragarki nazional batean agertu zenean. Urtebete geroago, urteko aktore onenaren saria irabazi zuen, eta familiarekin Vancouverrera joan zen bizitzera. 2011n eta 2012an, Young Artist saria irabazi zuen Joanna Makes a Friend filmean antzezteagatik[4].

2015ean, beste hainbat aktorerekin batera, Joey saria irabazi zuen Odd Squad telesailean parte hartzeagatik[4].

2017tik 2019ra, Diana Barry antzeztu zuen Anne with an E telesailean[4].

2020an, armairutik irten zen pansexual gisa[5].

Sariak aldatu

  • 2011: Young Artist saria[6]
  • 2012: Young Artist saria[7]
  • 2014: Diabolique Film zinemaldiaren saria
  • 2015: Joey saria[4]

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia
2010 The Stranger Biloba
2011 Joanna Makes a Friend Joanna
Red Riding Hood Gizonaren alaba
Diary of a Wimpy Kid 2: Rodrick Rules Taylor Pringle
2012 Diary of a Wimpy Kid 3: Dog Days
Grave Encounters 2 Kaitlin
A Christmas Story 2
2013 That Burning Feeling Queenetta
2016 Odd Squad: The Movie Olive agentea
The Adventure Club Sandy
2021 Pil Pil

Telebista aldatu

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
2009 Mrs. Miracle Neska
Supernatural Neska Atal batean: "I Believe the Children Are Our Future"
Fringe Jenny Burgess Atal batean: "Fracture"
2010 R. L. Stine's The Haunting Hour: The Series Neska jeloskorra Atal batean: "Really You: Part 1"
2012 A Fairly Odd Christmas Jingle Jill elfoa Telefilma
It's Christmas, Carol! Carol gaztea Telefilma
Mr. Young Lucy Roboto Atal batean: "Mr. & Mrs. Roboto"
2014 The 100 Haurra/Leigh Atal batean: "Unity Day"
2014-2016 Odd Squad Olive agentea
2015 Once Upon a Time Guinevere gaztea Atal batean: "The Broken Kingdom"
2016 Annedroids Ikaslea Atal batean: "Teacher's Pal"
2016-2018 Ready Jet Go! Sydney Skelley
2017-2019 Anne with an E Diana Barry

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Dalila Bela, Corinne Koslo & More Join Cast of CBC & Netflix Series ANNE» Broadwayworld.com 2016-11-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-03-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Ingelesez) Dickson, Jeremy. «Archive » On the set: Calling the Odd Squad» Kidscreen 2014-11-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-11-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. (Ingelesez) Reid, Michael D. «Kids' tale turns robot into star» Vancouver Sun 2012-02-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-07-02) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. a b c d (Ingelesez) «Dalila Bela» CBC (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  5. (Portugesez) Marques, Nathalia. «Atriz de Anne With An E se assume publicamente pansexual» Metro World News Brasil 2020-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  6. (Ingelesez) «32nd Annual Young Artist Awards» Young Artist Awards jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-08-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  7. (Ingelesez) «33rd Annual Young Artist Awards» Young Artist Awards jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Kanpo estekak aldatu