Dagen H (euskaraz H Eguna) 1967ko irailaren 3ko goizeko 5etan Suedian trafiko zirkulazio norantza aldatu zen eguna izan zen, gidatzeko norantza ezkerretik eskuinera iragan zelarik. H hizkia edo laburdura danierazko höger ("eskuin") hitzetik dator.

Dagen H egunaren ikurra.

Ordurarte, Suedian gidatzeko norantza ezkerraldetik zen, Erresuma Batua, Irlanda, Australia eta hainbat herrialdeetan bezala.

Arrazoiak aldatu

Aldaketaren arrazoiak honako hauek izan ziren:

  • Suediarekin muga egiten zuten herrialde guztietan eskuinetik gidatzen zen (baita Suediarekin muga oso luzea elkarbanatzen duen Norvegian ere).
  • Suediarren gehiengoak bolantea ezkerraldean zuten autoak gidatzen zituzten. Honek maiz zentzu bakoitzeko errail bakarreko errepideetan auto batek beste bat aurreratzean aurrez-aurreko talkak eragiten zuen, Suediako biztanleri dentsitate baxuaren ondorioz auto istripu mota hauek ohikoenak izaten zirelarik.

Eragina aldatu

Islandia uhartea izanik ez du inongo herrialdekin mugarik egiten, baina 1968an Suediaren adibidea jarraitu eta zirkulazio norantzaren aldea ere eskuinera aldatu zuen.

Kanpo estekak aldatu