Dachau Alemania hegoaldean dagoen hiria da, Bavariako estatu federatuan kokatua, Munichetik ipar-ekialdera, 13 kilometrora. Freising-en atzetik, Munich inguruko bigarren hiri handiena da, 43.000 biztanlerekin. Hiriak gune historikoa du, XVIII. mendeko gaztelu bat duena. Dachau hiria Dachau barrutiko administrazioaren egoitza da. Amper ibaiak zeharkatzen du.

Dachau
Dachau
Greater district town (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Bavariako baserri-barrutiDachau
AlkateaFlorian Hartmann (en) Itzuli
Izen ofizialaDachau
Jatorrizko izenaDachau
Posta kodea85221
Udalerri kodea09174115
Geografia
Koordenatuak48°15′37″N 11°26′03″E / 48.2603°N 11.4342°E / 48.2603; 11.4342
Map
Azalera34.96 km²
Altuera480 m
Demografia
Biztanleria48.195 (2022ko abenduaren 31)
457 (2021)
alt_left 24.622 (%51,1) (%48,9) 23.573 alt_right
Dentsitatea1.378,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia08131
Hiri senidetuakRosh HaAyin (en) Itzuli, Klagenfurt, Fondi, Bolzano, Tervuren eta Renkum
dachau.de

Auzoak aldatu

 
Dachauko gaztelua

Hiria hiru eremutan banatua dago:

  • Altstadt (Alde zaharra):

Altstadt Dachau, Mitterndorf, Udlding, Etzenhausen, Unterer Markt, Webling

  • Dachau-Ost (Dachau ekialdea):

Unteraugustenfeld, Polln, Obergrashof, Prittlbach-en parte batzuk, Würmmühle

  • Dachau-Süd (Dachau hegoaldea):

Oberaugustenfeld, Himmelreich, Holzgarten, Gröbenried-en parte batzuk

  • 1972az geroztik Dachauri dagokio baita ere: Pellheim-eko udalerria (Pellheim, Pullhausen, Assenhausen, Lohfeld eta Viehhausen barnean dituela).

Historia aldatu

Duela 2.300 urte inguru, toki horretan zeltak bizi izan ziren. Erromatarrek lurraldea konkistatu eta Reciako probintzia erromatarrean sartu zuten. Erromatarrek Amper ibaia zeharkatzen duen bide bat eraiki zuten Dachautik gertu.

Dachau aipatzen den lehendabiziko dokumentua 805ekoa da. Hiria suediarrek setiatu zuten Hogeita Hamar Urteko Gerra egin zutenean, eta arpilatua izan zen.

Artista askoren etxea izan zen XIX. mende bukaera eta XX. mendearen hasiera bitartean. Esaterako, Ludwig Thoma-ren jaioterria da.

Hiri hau Dachauko kontzentrazio-esparrutik gertu egoteagatik ere ezaguna da; Dachaukoa Alemanian egindako lehenengoko kontzentrazio-esparru handia izan zen, 1933an naziek eraikia, aurretik bolbora-lantegi bat izandako lekuan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Alemaniako ekialdeko lurraldeetatik kanporatutako hainbat alemaniarrek bizileku berri bat aurkitu zuten Dachaun. Biztanle-kopuruak gora egin zuen, eta Dachau ekialdean (Dachau-Ost) auzo berri bat eratu zen.

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu