Datagram Congestion Control Protocol (DCCP) garraio protokolo bat da mezuei orientatuta. DCCP zerbitzu arin bat da, buxadura kontrola egiten duena baina fidagarritasun gabekoa.

DCCP TCP fluxuan oinarritutako semantika erabiltzen duten aplikazioetarako pentsatua dago; baina, ez da beharrezkoa TCPk eskaintzen duen fidagarritasuna eta datagramen irteera ordena mantentzea. Era berean, SCTP protokoloaren ezaugarri bereziak (adibidez, fluxuaren entrega sekuentziala) erabiltzen ez duten aplikazioetarako egina dago DCCP.

DCCP datuen entregan denbora murrizketak duten aplikazioetarako erabilgarria da, baldin eta aplikazio hauetan datuen entrega ordenan egin behar bada eta sarearen buxadura ekiditeko mekanismoak erabiltzen badira. Horien artean multimedia aplikazioak, internet telefoniarako aplikazioak etab. aurkitzen dira. Aplikazio hauen ezaugarri bat honakoa da: transmisio baten galdutako mezuak birbidali ordez nahiago dute mezu berriak bidaltzea. Normalean, aplikazio hauek TCPrekin batera edo UDPrekin batera eta buxadura kontrolerako mekanismo propioa erabilita edota kontrolik gabe erabiltzeko pentsatuak daude.

DCCP mekanismo nagusi bezala jarri daiteke UDPren gainean oinarritutako aplikazioetan, gehituz nahi ez gero, konfiantzadun mekanismoak edota ordenako entrega egiteko UDP/DCCPko goiko atalean.

DCCP konexio batek datu trafikoa eta miaketa trafikoa daramatza. Azken hau igorleari bere datu paketeak ondo heldu diren jakinarazten dio. ACKak erabiltzen ari den kongestio kontroleko mekanismoak behar duen bezain besteko fidagarritasunez transmititzen da, ziurrenik erabateko fidagarritasunez.

DCCPk aukera bat du ID paketeen zenbaki sekuentzia luzeentzat (48bit), ID byte baino zerbait gehiago, TCPn moduan.

DCCP RFC 4340 bezala argitaratuta izan zen, kategoria estandarrean noski, IETFaren bidez 2006ko martxoan, bere egileak izanik E. Kohler, M. Handley eta S.Floyd.

Linux lehen aldiz inplementatu zuela DCCP, bere kernelaren 2.6.14 bertsioan eta hobetzen joan dira bertsio berri bakoitzarekin.

RFCak aldatu

  • RFC4336
  • Problem Statement for the Datagram Congestion Control Protocol (DCCP), Egileak: S.Floyd, M.Handley, E.Kohler.
  • RFC4340
  • Datagram Congestion Control Protocol (DCCP), Egileak: E.Kohler, M.Handley, S.Floyd.
  • RFC4341
  • Profile for Datagram Congestion Control Protocol (DCCP) Congestion Control ID 2: TCP-like Congestion Control, Egileak: S.Floyd, E.Kohler.
  • RFC4342
  • Profile for Datagram Congestion Control Protocol (DCCP) Congestion Control ID 3: TCP-Friendly Rate Control (TFRC), Egileak: S.Floyd, E.Kohler, J.Padhye.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu