Düsseldorfeko margolaritza eskola

Düsseldorfeko margolaritza eskola 1830eko eta 1840ko hamarkadetan Düsseldorfeko Akademian (21. mendean Staatliche Kunstakademie Düsseldorf edo Düsseldorfeko Arte Akademia) irakatsi edo ikasi zuten margolari talde bati erreferentzia egiten dion terminoa da. Akademia Wilhelm von Schadow margolariak zuzendu zuen garai hartan. [1]

"Düsseldorfeko Akademia zahaeea", Andreas Achenbach, 1831
Barea ekaitzaren ostean, Erik Bodom, 1871
Victoria Åberg, paisaia alemana.
Die Amazonenschlacht, Anselm Feuerbach, 1873
Dandenong-eko iksumirakEugene von Guerard, 1870
Fanny Churberg, Txori migrariak.
Jarraitzaile estatubatuarren artetik, adibide bat: Washington Crossing the Delaware, Emanuel Leutze, 1851
Jolly Flatboatmen in Port, George Caleb Bingham, 1857
Romantische Landschaft, Carl Friedrich Lessing
Rain in an oak forest, Ivan Shishkin, 1891

Ezaugarriak aldatu

Düsseldorfeko Eskolaren lanaren adierazgarri ezagunenak paisaia xeheak baina fantasiazkoak dira, askotan paisaietan kokatutako istorio erlijiosoak edo alegorikoak agertzen direlarik. Eskolako kide nagusiek " aire zabaleko pintura" defendatzen zuten, eta kolore nahiko apalak eta pareko paleta bat erabiltzeko joera zuten. Düsseldorfeko eskola Alemaniako mugimendu erromantikotik sortu zen eta haren parte izan zen.

Margolariak aldatu

Düsselorf Eskolako kide nabarmenak izan ziren Wilhelm von Schadow, Karl Friedrich Lessing, Johann Wilhelm Schirmer, Ivan Shishkin, Andreas Achenbach, Hans Fredrik Gude, Adolph Tidemand, Oswald Achenbach eta Adolf Schrödter.

Emakumezko artistak aldatu

Nagusiki gizonezkoak izan ziren eskolako artistak, baina emakumezkoak ere badira haien artean, esate baterako: Victoria Åberg, Fanny Churberg, Marie Egner, Aasta Hansteen, Elisabeth Jerichau-Baumann eta Victorine Nordenswan.

Eragina AEBetan aldatu

Düsseldorf Eskolak eragin handia izan zuen Estatu Batuetako Hudson ibaiaren eskolan, eta estatubatuar ospetsu askok Düsseldorfeko Akademian trebatu eta Düsseldorfeko Eskolaren eragina erakusten dute, besteak beste, George Caleb Bingham, David Edward Cronin, Eastman Johnson, Worthington Whittredge, Richard Caton Woodville, William Stanley Haseltine, James McDougal Hart, Helen Searle, William Morris Hunt, eta Emanuel Leutze alemaniar etorkina.

Erreferentziak aldatu

  1. Schadow and his students "bildeten den Krystallisationspunkt, um den sich in späteren Jahren die Düsseldorfer Schule anlegte". Wolfgang Müller von Königswinter: Düsseldorfer Künstler aus den letzten fünfundzwanzig Jahren. Leipzig, 1854, S. 1

Kanpo estekak aldatu