Cyclostomata

kordatuen superklasea

Ziklostomatuak (Cyclostomata) agnatuen superklasea da, gaur egungo lanproiak eta mixinak bere baitan hartzen dituena eta batzuetan Agnatha-ren ordezko izen gisa erabiltzen dena; talde honetako arrainek beren hezurrezko eskeletoa galdu dute eta ez dute hegal bikoitirik.[1] Taxoi hau, sarri, Agnatha superklase parafiletikoaren barnean dago, honek, ostrakodermoak deritzon arrain armatu iraungien zenbait talde ere barne hartzen dituelarik.

Cyclostomata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Superklasea Cyclostomata
Duméril, 1806

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.