Culiacán Rosales Mexiko ipar-mendebaldeko hiria da, Sinaloa estatuaren hiriburu eta hiri nagusia. 2010ean 675.773 biztanle zituen hiriak, eta 858.638 biztanle udalerri osoak.[1]

Culiacán
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaSinaloa
AlkateaJesús Antonio Valdés Palazuelos
Izen ofizialaCuliacán Rosales
Posta kodea80000–80299
Geografia
Koordenatuak24°47′25″N 107°23′16″W / 24.7903°N 107.3878°W / 24.7903; -107.3878
Map
Azalera63 km²
Altuera54
Demografia
Biztanleria808.416 (2020)
Metropolia(udalerria) 858.638
Dentsitatea10.726,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1531ko irailaren 29a
Telefono aurrizkia667
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakTorreón, Guadalajara eta Zhongshan
http://www.culiacan.gob.mx/

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren magalean dago, 54 metroko garaieran, Mexiko Hiritik 1.240 kilometro ipar-mendebaldera. Hiru ibaien hiria ere deitzen zaio, bertan elkartzen baitira Humaya eta Tamazula, Culiacán ibaia eratuz. Estatuko beste bi hiri nagusien artean dago: Los Mochis iparraldean eta Mazatlán hiri turistikoa hegoaldean.

Klima aldatu

Estepako klima beroa du, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Culiacán, 1951-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 41.0 42.0 39.0 41.5 41.5 45.5 42.5 46.0 41.5 41.5 42.5 37.0 46.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27.8 28.9 30.5 32.8 34.9 35.9 35.5 34.8 34.4 34.2 31.5 28.2 32.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 19.4 20.1 21.3 23.6 26.4 29.5 29.8 29.3 29.0 27.5 23.5 20.2 25.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.9 11.3 12.1 14.5 18.0 23.2 24.1 23.8 23.6 20.7 15.6 12.2 17.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.0 3.0 3.0 9.0 12.0 13.0 16.0 17.0 11.0 5.0 3.0 2.0
Euria (mm) 18.4 11.7 2.8 2.4 1.1 19.7 162.8 209.2 141.6 50.0 21.3 26.3 667.3
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 2.2 1.4 0.6 0.4 0.2 2.4 13.8 14.8 10.8 2.9 1.6 2.2 53.3
Eguzki orduak 196.4 201.6 236.2 225.7 262.1 229.4 198.8 199.2 200.2 231.9 224.6 193.8 2599.9
Hezetasuna (%) 68 63 59 56 57 62 70 74 74 70 66 68 66
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[2]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[3]

Historia aldatu

Nuño de Guzmán espainiar konkistatzaileak 1531ean sortu zuen hiria, San Miguel de Culiacán izenarekin. Hemendik abiatu ziren, zenbait urte geroago, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuen hegoaldea esploratu zuten espedizioak.

Ekonomia aldatu

1950eko hamarkadan urtegi handiak eraiki zirenetik, nekazaritza asko garatu zen. Bertako baratzegintza munduko aurreratuenetakoa da eta produkzio gehiena Ameriketako Estatu Batuetara esportatzen da: tomatea, kuia, txile piperra, pepinoa, patata, meloia, angurria eta mangoa. Narkotrafikoak eta droga kartelek eragin handia daukate.

Erreferentziak aldatu

  1. Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Culiacán Rosales: resumen municipal. (Noiz kontsultatua: 2017-11-18).
  2. NORMALES CLIMATOLÓGICAS 1951-2010. Servicio Meteorológico Nacional.
  3. Normales climatológicas para Culiacan Sinaloa.. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 21, 2013).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu