Cueto mendiko kastroa

Cueto mendiko kastroa (gaztelaniaz: castro Monte Cueto) Castro Urdialesko Cueto mendian zegoen kastroa da. Egun, mendi tontorrean, Burdin Aroko harresien aztarnak geratzen dira, irratigintza-antena, goi-tentsioko dorre eta eukaliptoen artean.

Cueto mendiko kastroa
Egungo Cueto mendia, kastroren kokalekua.
Datuak
Historia
KulturaKastroen kultura
Etnia(k)Samaniar autrigoiak
Artikulu hau kastroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cueto».

Aztarnategi arkeologikoa aldatu

Kastroak estekadura moduan egindako hiru harresi zentrokideak ditu. Bertan erromatarren garaiko 12 zentimetroko Neptunoren estatua txikia (Kantabriar Neptuno izenekoa), I. eta IV. mendeko erromatar txanpon bi eta Burdin Aroko hasierako edo Brontze Aroko amaierako zeramika topatu zituzten.[1]

Plinio Zaharraren esanetan, eskualdean Portus Amanus edo Portus Samanum izeneko herrixka zegoen, gero Flaviobrigaren kokagunea izango zena.[2] Kastroan samaniarrak bizi ziren, kantabriarren arteko mugan bizi zen herri autrigoia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Molinero Arroyabe, J.T.. (2000). Carta Arqueológica de Castro Urdiales (Cantabria). Paleolítico-Edad del Hierro. Santander: Castro Urdialesko Udala, 143-146 or..
  2. Solana Sainz, J.M.. (1977). Flaviobriga (Castro Urdiales). Santander: Universidad de Valladolid-Centro de Estudios Montañeses.
  3. Los cántabros antes de Roma. Real Academia de la Historia, 294 or. ISBN 8489512590..

Kanpo estekak aldatu