Cruditésa (frantsesez, [kʁydite]; soilik pluralean) Frantziako janaurreko tipikoa da, barazki gordinez osaturikoa,[1] normalean saltsa ezberdinekin edota ozpin-olioarekin aurkezten dena. Erabili ohi diren barazkien artean, besteak beste, apio-makiltxoak, azenario-makiltxoak, luzoker-makiltxoak, pipermorro-zerrendak, brokolia, azalorea, mihilua eta zainzuri-zerrendak aurkitzen dira.

Apioa eta baby azenario gordinak, cruditésaren adibide

Etimologia aldatu

Crudités hitz frantses bat da, lit. "gauza gordinak", XIV. mendeko crudité hitzetik datorrena (Frantses Ertaina) eta, hau, zuzenean, latineko cruditatem terminotik datorrena (cruditas modura nominalizatua), crudus hitzetik: "gogorra; ez-kosinatua, gordina, odoltsua". Hau proto-Indoeuropear *krue-do- -tik dator, *kreue- -tik ("haragi gordina"), ingeleseko raw ("gordin") hitzaren jatorri dena.[2][3] Merriam-Webster hiztegiaren arabera crudités terminoa 1960 aldera erabili zen lehen aldiz, frantseseko crudité terminoaren pluralizazioz ("gordintasuna").[4]

Itzulpena aldatu

Gaur egun, ez dago crudités terminorako itzulpen proposaturik Euskaltzaindiaren aldetik, Elhuyar Hiztegiak barazki(ak) eta ortuari(ak) itzulpenak proposatzen dituen arren.[5] Bestelako hizkuntzetan, aldiz, erabaki ezberdinak hartu dira; hala, Katalan Herrietan cruatge terminoa proposatu da,[6] Fundéu fundazioak crudités terminoa kurtsibaz idaztea proposatzen duen bezala.[7] RAEk, ordea, Elhuyar Hiztegiaren bide berdinean, verdura terminoa erabiltzea defendatzen du.[8]

Arriskuak aldatu

Janari gordin ororekin gertatzen den bezala, janari hau jateak toxoplasmosi-arriskua dauka,[9] Toxoplasma gondii protozoo parasitikoak sortutako gaixotasuna, bereziki haurdun dauden banakoetan.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. «What Are The Crudités?» archive.is 2013-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  2. (Ingelesez) «crudites | Origin and meaning of crudites by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  3. (Ingelesez) «crudity | Origin and meaning of crudity by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  4. (Ingelesez) «Definition of CRUDITÉS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  5. «crudité - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  6. «Les paraules valencianes d'Eugeni Reig | Diari per a Tècnics Lingüístics» www.cdlpv.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  7. (Gaztelaniaz) «https://twitter.com/fundeu/status/521306105797156864» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  8. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «verdura | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  9. (Frantsesez) «Les 10 aliments à éviter pendant la grossesse» grossesse.aujourdhui.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  10. (Gaztelaniaz) «Alimentos a evitar durante el embarazo» Sanitas (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).

Kanpo estekak aldatu