Cross of Iron
Cross of Iron (euskaraz Burdineko Gurutzea) 1977ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Bigarren Mundu Gerran girotua dago eta Willi Heinrich alemaniar idazlearen Das Geduldige Fleisch ("Gaixoaren Haragia") eleberrian oinarritua dago. James Coburn, Maximilian Schell, James Mason, David Warner eta Senta Berger aktoreek antzeztu zuten.
Errusian girotua egon arren Jugoslavian filmatua izan zen. Gerraren aurkako filma da, gerretan izan ohi den ankerkeri eta basakerian diren bezalakoak eta modu latzean erakusten dituelarik. Ordurarteko Bigarren Mundu Gerrari buruzko filma gehienek ez bezala, honako hau alemaniaren ikuspuntutik ikusitako istorioa zinemaratu zuen lehenbiziko filmeetako bat izan zen.
Argumentua aldatu
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945), Ekialdeko Frontea. Alemaniar eskuadroi bat sobiertar batasuneko gudaroste beldurgarriari aurre eegiten ari zaio. Eskuadroi honen burua izaera gogorreko Steiner sarjentu da (James Coburn), baina nola edo hala loriaren bila dabilen Stransky kapitainaren (Maximilian Schell) erabaki suizidei ere aurre egin beharko diete.
Aktoreak aldatu
- James Coburn: Rolf Steiner sarjentua
- Maximilian Schell: Stransky kapitaina
- James Mason: Brandt kapitaina
- David Warner: Kiesel kapitaina
- Klaus Löwitsch: Krüger kaporala
- Vadim Glowna: Kern soldadu arrunta
- Roger Fritz: Triebig tenientea
- Dieter Schidor: Anselm soldadu arrunta
- Burkhard Driest: Maag soldadu arrunta
- Fred Stillkrauth: Schnurrbart kaporala
- Michael Nowka: Dietz soldadu arrunta
- Véronique Vendell: Marga
- Arthur Brauss: Zoll soldadu arrunta
- Senta Berger: Eva
- Igor Galo: Meyer tenientea
- Slavko Štimac: errusiar mutikoa
- Demeter Bitenc: Pucher kapitaina
- Vladan Živković: Wolf
Kanpo estekak aldatu
- Cross of Iron filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)