Cristobal Colon (ontzia)

Cristobal Colon Sestaoko La Naval ontziolan 2007 eta 2009. urteen artean eraikitako zurgapen draga da. Guztira 223 metro luze ditu eta 46.000 metro kubikoko edukiera. Jan de Nul enpresa luxenburgoarra da dragaren jabea, eta munduan eraikitako zurgapen dragarik handiena da. Ontziolako kaitik Bilboko itsasadarrerako itsasoratzea 2008ko uztailaren 4ean egin zen.

Cristobal Colon
Jabea: Jan de Nul NV
Kudeatzailea: Jan de Nul NV
Eraikitzailea: La Naval ontziola, Sestao, Euskal Herria
Eraikitze urtea: 2009
Lehen bidaia: 2009
Ezaugarri orokorrak
Tonelaketa: 78000 tona
Luzera: 223 m
Manga: 41 m
Sakonera:  
Edukiera: 46.000 m3
Abiadura: 19,5 korapilo
Bandera: Luxenburgo

La Naval ontziolan eraikitako 332. ontzia da.

Ontziaren etorkizuna aldatu

Berez, Dubain uharte artifizialak eraikitzeko erabiliko zutela uste zen arren, krisialdi ekonomikoak eragindako beheraldi ekonomikoa dela eta, Singapur eta Kanadara joango zela uste zen. Baina azkenik Qatarrera eraman zuten 2009an.

2010ean Bilboko portuko AZ-2 eta AZ-3 kaiak eraikitzeko lanetan aritzea espero zen, La Arena hondartzatik gertuko kostaldean harea hartu eta Zierbenako kai barrura eramanez. Dena den, Bilboko portuaren Agintaritzak Simon Stevin dragaren egonaldia luzatu eta azkenik ez zuten Cristobal Colon dragaren beharrik izan.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.