Cristina Martín Vega

madrildar kazetaria

Cristina Martín Vega (Madril, 1970) madrildar kazetaria da. 2016ko azarotik, Diario de Ibiza egunkariko zuzendaria da.[1][2][3]

Cristina Martín Vega

Bizitza
JaiotzaMadril, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Diario de Ibiza (en) Itzuli

Ibilbidea aldatu

Madrilen jaioa, baina Eivissari oso lotua txikitatik. Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Informazio Zientzien Fakultatean. 1995ean Diario de Ibiza egunkarian hasi zen erredaktore-lanetan, eta hantxe egin du bere ibilbide profesional osoa. Bi urte geroago, 1997an, Tokiko Informazio Ataleko buru izendatu zuten eta 2000. urtean erredaktoreburu izan zen, 16 urtez lanean aritu ondoren. 2015ean, egunkariaren plataforma anitzeko koordinazioa ere bere gain hartu zuen. 2016ko azaroan, egunkariaren zuzendaritza hartu zuen, Joan Serra Tur ordezkatuz. Ehun urtetik gorako egunkari horren buru izan zen lehen emakumea izan zen, eta Espainiako egunkari bateko buru izan den emakume bakarretakoa.[4][5] 2016. urtean, El Mundo egunkariko Yo Dona aldizkariak eragin handiena izan zuen Espainiako 500 emakumeetako bat izan zen.[6]

Emakumeak protagonista aldatu

 
Cristina Martín Vega eta Carmen Castro Ibiza eta Formentera ikasgela feministetan

Diario de Ibizaren zuzendaritzatik, Cristina Martínek emakumeen presentzia bultzatu du egunkariaren iritzi-espazioetan:

«Erabakiak hartzeko lekuetan emakumerik ez egotea zama larria da, haien begirada eta ikuspegia falta direlako. Hedabideetan, erabakitzaileen begirada funtsezkoa da, baliabide urriak zein gairi eskaintzen dizkiozun eta nola tratatzen diren adierazten baitu. Kontua ez da gauzak egiteko edo agintzeko forma femeninoa egotea, sentsibilitateak ez duelako generoaz ulertzen, eta tamalez, ezta misoginia ere, emakumeen artean gizonen artean bezain hedatua dagoena».[7]

Kazetariak uste du gaur egungo kazetaritzaren eginbeharretako bat dela emakumeek gizartean duten desberdintasuna salatzea, desberdintasun horren zergatiak aztertu eta ikusgai jarri behar baititu. Era berean, bereizkeria horretatik haratago, emakumeak gai eta eztabaida guztietan islatzea.

Hedabideok jakin behar dugu zabaltzen dugun emakumearen irudiaz, estereotipoak eta aurreiritziak sendotzen lagun baitezake, edo, alderantziz, haiek akabatzen”.[7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu