Cracker terminoak (ingelesetik crack, apurtu) zenbait adiera ditu.

  • Cracker bat sistema informatiko baten segurtasuna urratu nahi duen pertsona da, hacker baten antzera; baina horrek ez bezala, onura pertsonalak edota sistema mintzea ditu helburu. Hitza "criminal hacker"-etik dator, eta hacker-en defentsa bezala 1985an sortu zen hitza, jendearen erabilera ezegokia zela eta. Cracker hauek egiten dituzten ekintzak mingarriak eta legez kanpokoak izan ohi dira.
  • Cracker hitza crack informatikoak diseinatzen dituztenak definitzeko ere erabiltzen da. Crack hauek software edo hardwarearen berezko funtzionamendua aldatzeko balio dute, horren erabiltzailearentzako mingarriak izan gabe. Adiera hau hacker kontzeptutik gertu dagoela esan daiteke, pertsonak programa edo hardwarearen funtzionamendua ezagutzeko interesa duela kontuan izanez. Lan hauek normalean alderantzizko ingeniaritza bitartez egiten dituzte. Ezin da esan ekintza hauek legez kanpokoak direnik, nahiz eta crack hauek banatzea izan litekeen.

Kanpo estekak aldatu