Coxeyren armada Estatu Batuetako langabetuen protesta martxa izan zen, Ohioko enpresari zen Jacob Coxey-k zuzendutakoa. Washingtonetik abiatu ziren 1894an, lau urteko depresio ekonomikoaren (Estatu Batuak izan zuen latzena momentu horretara arte) bigarren urtean. Ofizialki Kristo Mankomunitateko Armada izendatu zuten, goitizena liderretik zetorren. Washingtonen egin zen protesta herrikoirik garrantzitsuena izan zen, eta “Janari nahikoa Coxeyren armada elikatzeko” esaldia martxa horretan jaio zen.

Coxeyren armadak akanpalekua uzten.

Lehenengo martxa aldatu

Martxaren helburua 1893ko izuak eragin zuen langabeziaren aurka protestatzea eta gobernuari presioa egitea lanpostu gehiago sortzeko zen. Martxaren hasiera Massillon-en izan zen, Ohio, eta 100 gizonezko bildu zituen 1894ko martxoaren 25an,[1] Pittsburgh-etik (Becks Run) eta Homestead-etik (Pennsylvania) pasatuta apirilean.[2]

 
Akanpalekua ipini zen tokiaren informazio-taula bat, Bladensburg-en, Maryland.

Armadaren mendebaldeko zatiak “Kelly-ren Armada” ezizena ipini zioten, Charles T. Kelly Californiako jenerala liderra baitzen. Nahiz eta hasieran jendetsua izan, Kelly-ren Armadak kideak galdu zituen bere bidai luzean; gutxi batzuk lortu zuten Ohio ibaia zeharkatzea. Herrialdeko talde asko batu ziren martxan biltzeko, eta bere kopurua 500era ailegatu zen Washington-era 1894ko apirilaren 30ean, bidean hainbat kide zeudelarik. Shreve baserria (gaur egungo Colmar Manor) kanpamendu gisa erabili zuten 6.000 langileek, 1.1km2-eko azalera okupatuz.[3] Coxey eta mugimenduaren beste lider batzuk atxilotuak izan ziren Estatu Batuetako Kapitolioaren belarretik ibili zirelako. Martxaren eta protestaren interesa eta oso azkar murriztu zen.[4]

Coxeylari militanteenak haien “armada” propioak eratu zituzten ipar-ekialdean, Butten, Tacoman, Spokanen edo Portlanden. Manifestari hauetako askok trenbideen langileak kaleratuak izan ziren, trenbide konpainiei, Cleveland presidentearen politika monetarioei eta zerga handiei errua leporatu zietenak. 1894Ko apirilaren 21a izan zen mugimenduaren klimax-a, non William Hogan eta 500 jarraitzaileek Northen Pacific Railway-eko tren bat erabili zuten Washington-era ailegatzeko. Bidetik laguntza izan zuten, baliagarria izan zena indar federalen aurka borrokatzeko hauek atxiloketak egitera zihoazenean. Tropa federalak azkenean Forsyth (Montana) inguruak harrapatu zituzten. Manifestariak kapitalera ailegatu ez baziren ere, militarren indarra entsegu bezala izan zitekeen Pullman greba desegiteko urte berean.[5]

Bigarren martxa aldatu

1914an bigarren martxa bat antolatu zen.[6] Martxaren zati bat Monessera ailegatu zen (Pensilvania) apirilaren 30ean.[7] New York hiriko bloke bat martxara elkartu zen.[8] Martxa Washington-era ailegatu zenean, Coxey Estatu Batuetako Kapitoliotik zuzendu zen manifestariei.

Coxeyren Armada kulturan aldatu

 
1914

Martxa ikusi zutenen artean, L. Frank Baum zegoen, famatu bilakatu baino lehen. Bere liburu famatuan, Oz-eko mago harrigarria, agertzen diren interpretazio politikoak Coxeyren armadarekin zerikusia izan dezakete. Eleberrian, Dorothy, txorimaloa (nekazari estatubatuarra), Tin Woodman (industrian lan egiten duen langilea) eta lehoi koldarra (William Jennings Bryan) martxan joaten dira Esmeralda hirira (kapitala, Washington), magoari lasaitasuna eskatzeko (Cleveland presidentea). Dorothy-ren zapatak (liburuan zilarrezkoak eginak, ez pelikulan bezala, errubiez eginak daudela) zilarraren erabilera librea adierazteko erabiltzen dira, urrea ez bezala (adreilu horiak liburuan) 1893ko izua zela eta. Eleberriaren pelikulan, zapatak errubiak bihurtu ziren filmari kolorea emateko, Technicolor-en lehengo urteak zirela eta. Hala ere, teoria hau ez zen urte batzuk pasata arte aurkitu.[9]

Coxeyren armadaren esaldi famatua, lapur banda bati aipatzen zaio, 1914ko bigarren martxako gertakari batzuen arira.[10]

“Janari nahikoa Coxeyren armada elikatzeko” esaldiaren esanahiak dio esaldia esaten duen pertsonak uste duela janari nahikoa dagoela prestatuta jendea elikatzeko.[11]

Erreferentziak aldatu

  1. "In Dreams He Sees An Army" (PDF). New York Times (Martxoaren 25a). 1894.
  2. "Coxey has a new commissary" (PDF). New York Times (Apirilaren 6a). 1894.
  3. "R.A. Shreve, Of Old Md. Family, Dies," The Washington Post
  4. "Coxey's Army Dwindling Away" (PDF). New York Times (May 11). 1894
  5. (Ingelesez) White, W. Thomas. (1985-07-01). «Race, Ethnicity, and Gender in the Railroad Work Force: The Case of the Far Northwest, 1883–1918» Western Historical Quarterly 16 (3): 265–283.  doi:10.2307/969128. ISSN 0043-3810. (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  6. "Gen. Coxey to Lead Unemployed Army" (PDF). New York Times (Otsailaren 26a). 1914.
  7. Cassandra. «https://web.archive.org/web/20070402094314/http://ww3.telerama.com/~cass/Monessen1907-1920.html» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  8. "Tramps to March on May 1; J. Eads Howe's Contingent Plans to Join Coxey's Army" (PDF). New York Times (Apirilaren 13a). 1914.
  9. (Ingelesez) Secrets of the Wizard of Oz. 2009-03-17 (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  10. "Trade Fifes for Beer. Coxey's Army Bandsmen Then Go To Jail For Intoxication" (PDF). New York Times (April 19). 1914.
  11. (Ingelesez) smiley@theadvocate.com, SMILEY ANDERS |. «Smiley: Thoughts on a draining experience» The Advocate (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).

Kanpo estekak aldatu