Coruscant Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den planeta bat da. Galaxia ezaguneko planetarik populatuena da, baita garrantzitsuena ere (ekumenopolis erako planeta bat da, hau da, hiri eremuak ia planeta osoa hartzen duela. Errepublika Galaktikoa, Inperio Galaktikoa eta, azkenean, Errepublika Berriko gobernuaren egoitza izan zen. I., II. eta III. ataletan eta VI. atalaren edizio berezian agertzen da.

Coruscant planetaren irudikapena

Coruscant ("Corrusant" ahoskatua, bigarren c frantsesezko ç baten parekoa baita) erdiko sistemari zein Galaxiako erdiko munduetan dagoen planetari emandako izena da, Kaikielius eta Metellos izar sistemetatik gertu dagoen Coruscant prime izeneko izar baten inguruan orbitatzen duena. Nabigazioko izar gutunetan, Coruscant zero-zero-zero koordenatuetan adierazia da, bere garrantzia eta historia luzearen adierazgarri dena. Planeta honek lau ilargi natural ditu: Centax1, Centax2, Centax3 eta Hesperidium. Ia bere azalera guztia eraikinez, dorrez eta eraikuntza bikainez estalia dago, horietako askok mila metro baino gehiagoko altuera dutelarik. Planeta hiri honen oinarriak Antzinako Errepublikaren hasierakoak dira, Inperio Galaktikoa iritsi baino 25.000 urte baino gehiago lehenago. Populazio gunerik zahar eta dentsoenak ekuatorearen lerro inguruan daude. Espazio portu ugari dago planetaren lurrazalean, baita espazio estazioak ere, defentsa zein erasokoak, planetaren inguruan orbitatzen ari dira. Coruscanteko zerua, ohi, bere atmosferatik irteten edo bertan sartzen ari diren ontzietatik datozen argiz beteta dago, bere dorre eta etxe-orratzen artean argi lerro amaiezinak dauden bitartean, ibilgailu flotatzaileen eta garraio orbitalen etengabeko trafikoak eraginak, hortik planetari Coruscant izena jarri izana, distira egin edo distiratsu esan nahi duena, bere orbitatik ikusita milioika argi artifizialek argiztaturiko lurrazalaren itxuraren ondorioz.

Planeta honetan daude Errepublikaren egoitza, Senatu Galaktikoa eta Jedi tenplua

Kanpo estekak aldatu