Cornavin hotela (frantsesez: Hôtel Cornavin) Suitzako Genevan dagoen lau izarretako hotel ospetsua da. Geneva--Cornavin geltokiaren ondoan dago. Haren inaugurazioa 1932ko otsailaren 16an izan zen.[1]

Cornavin hotela
Kokapena
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Geneva kantonamendua
Cantonal capital of Switzerland Geneva
Koordenatuak46°12′34″N 6°08′31″E / 46.20944°N 6.14195°E / 46.20944; 6.14195
Map
Inaugurazioa1932
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Hotel honen ospea asko zabaldu zen Hergék sortutako Tintinen abentureei esker. Zehatz-mehatz 1956an plazaratutako Tournesol auzia albumaren argumentua han kokatu zen. Egun, sarreran, Tintinen eta Miluren irudiak ikus daitezke.[2]

Erlojua aldatu

Hotel horretan ere munduko erloju mekaniko handiena ikus daiteke. Erloju horrek 30 metroko luzera du eta 9. solairu eta beheko solairu artean zintzilikatuta dago.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu