Cork (irlanderaz Corcaigh), Irlandako bigarren hiririk populatuena da, Dublin ondoren, herrialdeko hegoaldean kokatuta dagoena. Halaber, Munster probintziako eta izen bereko konderriaren hiriburua da. Lee ibaiak hiria zeharkatzen du. 2011an 119.230 biztanle zituen, 198.582 metropoli-barruti osoa kontuan hartuta, honek Irlandako Errepublikako bigarren hiria bihurtzen du, eta hegoaldeko hiri nagusia. 2005ean Europako kultura-hiriburua izan zen Cork.

Cork
Corcaigh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Cork konderria
Geografia
Koordenatuak51°54′00″N 8°28′23″W / 51.9°N 8.4731°W / 51.9; -8.4731
Map
Altuera0 metro
Demografia
Biztanleria125.622 (2016)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia021

Etimologia aldatu

Gaelerazko Corcaigh hitzak "padura" esan nahi du, eta Lee ibaiaren ertzetako padurei egiten die erreferentzia.

Geografia aldatu

Lee ibaia Lough Mahon badiara iristen den puntuan kokaturik dago, kostaldetik kilometro batzutara. Corken bertan ibaia bitan banatzen da eta erdiko irlan dago erdigune historikoa.

Klima aldatu

Klima epela eta hezea da. Batazbesteko tenperatura 9 °C-takoa da urtarrilean eta 20 °C-takoa uztailean eta urteko batazbesteko prezipitazioak 1.227,9 mm-takoak izaten dira.

      Datu klimatikoak (Corkeko aireportua, 1981–2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.1 14.0 15.7 21.2 23.6 27.5 28.7 28.0 24.7 21.4 16.2 13.8 28.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 8.3 9.9 11.8 14.4 17.0 18.7 18.5 16.5 13.2 10.3 8.5 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.6 5.7 6.9 8.4 10.9 13.5 15.3 15.2 13.3 10.5 7.8 6.1 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.1 4.0 4.9 7.4 10.2 11.8 11.8 10.2 7.7 5.2 3.7 6.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.5 -8.6 -6.1 -2.4 -0.9 2.4 4.8 4.9 2.3 -0.4 -3.3 -7.2 -8.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 131.4 97.8 97.6 76.5 82.3 80.9 78.8 96.8 94.6 138.2 120.0 133.1 1227.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 16 13 14 11 12 10 10 11 11 15 14 15 152
Eguzki orduak 55.8 67.8 102.3 159.0 192.2 174.0 167.4 161.2 129.0 93 69 52.7 1423.4
Hezetasuna (%) 90 89 88 83 81 81 83 85 88 90 91 91 86.7
Iturria: [[1]]

Historia aldatu

Erdi Aroa aldatu

VI mendean eraturiko monasterio bat izan zen Cork hiriaren sorrera eragin zuena. X mendean vikingoekin merkatal harremanak eratzearen ondorioz monasterioaren inguruan herrixaka bat sortzen hasi zen. 1185ean Ingalaterrako tropa anglo-normandoen esku gelditu eta Joanes Lur Gabea erregeak hiri eskubideak eman zizkion. Cork gotortu egin zen berehala. Harresiei esker ingeles izaten jarraitu zuen Erdi Aroan zehar, inguratzen zuen eremu gaelikoaren aurrean. Garai hartan 2000 biztanle izatera iritsi zen baina 1349ko izurri beltzak 650 pertsona hil zituen. 1491an Bi Arrosen Gerran murgildu zen, Ingalaterrako tronurako hautagaia zen Perkin Warbeck hirian babestean. Ordutik "hiri errebeldea" ezizenarekin ezagutzen da Cork.

Aro modernoa aldatu

XVIII mendean Frantziatik ihes egindako protestante ugari iritsi zen Corkera, eta gaur egun ikus daitezkeen eraikin eder ugari altxatu ziren orduan. Corken merkatal harremanak ere handitu ziren eta gurin eta behi-haragi ugari exportatzen hasi zen Britainia Handira, Europara eta Ipar Amerikara.

XX mendea aldatu

1919-1921 arteko Irlandar Independentzia Gerran zeresan handia izan zuen, "hiri errebelde" ezizena berreskuratuz. Britainiar Black and Tans taldeak piztu zuen sua baina gerrilla irlandarrek gogor egin zieten aurre. Hiria Itun anglo-irlandarraren aurkari sutsua izan zen eta itunaren aldekoa zen armada irlandarrak hiria bereganatu zuen itsasok egindako eraso batean.

Ekonomia aldatu

Farmazia da Corkeko ekonomia jarduera nagusia. Suitzako Novartis enpresak viagra ekoizten du bertan. Apple Inc. informatika enpresaren lantegia ere badago bertan.

Garagardogintza ere industria garrantzitsua da. Corken Murphy's Irish Stout garagardoa ekoizten da Heinekenek bertan duen lantegi erraldoiean.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Santa Ana eliza: Kanpaidorrea Corkeko eraikinik ezagunena da. "Lau aurpegitako gezurteroa" ezizena du, alde banatara dituen erlojuek ordu desberdina ematen dutelako.
  • Saint Fin Barre katedrala (protestantea)
  • Andre Mariaren katedrala (katolikoa)
  • Udaletxea
  • St. Patrick's eta Grand Parade kaleak
  • Merkatu ingelesa

Kultura aldatu

Oso hiri aktiboa da Cork. Musika eskola, Opera etxea, antzoki eta zinemez gain, kalean edonon aurkitzen dira musika taldeak edo antzerki taldeak. Honetaz gain Irlanda guztian bezala bertako pubetan musika zuzenean egon ohi da ilunabarretan. Hauek dira pub ezagunenak:

  • An Sin É
  • The Mutton Lane (1793koa)
  • The Oval
  • The Crane Lane Theatre
  • The Vicarstown
  • Maynes Pharmacy & Wibne Bar
  • Bodega

Aurrez esan bezala 2005ean Europako kultura-hiriburua izan zen Cork.

Hezkuntza aldatu

Cork hegoaldeko hiri unibertsitarioa da. University College Cork 2003-04 sasoiko Irlandar Unibertsitate onena izendatua izan zen. Fakultaterik garrantzituenak Teknologia, Itsasogintza eta Merkatalgintza dira.

Kirolak aldatu

Joko gaelikoak dira nagusi. Cork GAA taldeak 30 aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia eta Irlandako konderrien artean garaipen gehien dituen bigarrena da. Futbol gaelikoari dagokionez zazpi garaipen ditu txapelketa nagusian. 1890 eta 1990 urteetan txapelketa biak irabaztea lortu zuen.

Errugbiak ere indarra badu. 2006 eta 2008an Heinecken Cup txapelketa handia irabazi zuen Munster Rugby taldearen egoitzetako bat Corken dago, bestea Limericken. Cork Constitution eta Dolphin R.F.C. dira hiriko errugbi elkarteak.

Futbolari dagokionez Corkeko taldeek hamaika aldiz irabazi dute Irlandako futbol liga (Cork United 5, Cork City 2, Cork Athletic 2, Cork Celtic 1 eta Cork Hibernians 1) eta hamar aldiz kopa (Cork Athletic 4, Cork Hibernians 2, Cork City 2, Fordsons 1 eta Cork F.C. 1). Azkenengo garaipenak Cork City F.C.-k lortu ditu (liga 2005ean eta kopa 2007an).

Corktar ospetsuak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Cork ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu