Corellako arteak

Nafarroa Garaiko zuhaitz babestuak

Corellako arteak Nafarroa Garaiko Tutera merindadeko eskualdean Corella herrian dauden hiru zuhaitz dira. Hirurak Monumentu Natural izendatu zuten 1991n, batez ere antzinatasun handikoak direlako.

Corellako arteak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaKorella
Koordenatuak42°08′14″N 1°44′56″W / 42.137341°N 1.7488133°W / 42.137341; -1.7488133
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Arkitektura
Azalera0 ha

Kokapena aldatu

Castejóndik Corellarako errepidea (NA-113) hartzen da, eta A-68 autobidea heldu aurretik (6,6 km gutxi gorabehera), eskuineko bidea hartuko da, La Dehesilla finkara daramana. Handik bi kilometrora, abandonatutako eraikin batera heldu baino lehen, arteak zelai batean ikusten dira.

Deskribapena aldatu

Hiru ale hibrido dira: Quercus ilex L. ilex subsp. eta Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp., bi oso elkarrekin eta hirugarren bat 60 metrora, laborantza eremu batean kokatua, finka partikular batean. Gaur egunera arte iristea lortu dute, Nafarroako hegoaldean zeuden artederretenen aztarna dira. Beren ohiz kanpoko izaeragatik, adinagatik eta balio ekologikoagatik, Monumentu Natural izendatu zituzten 1991n.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu