Consummatum est latinezko esaldi ezaguna da. Berez, consummāre (bukatu) aditzaren lehenaldi perfektuaren singularraren hirugarren pertsona da. Joanen Ebanjelioan hil aurreko uneetan Jesusen ahoan hitz horiek jartzen dira. Esaldia, berez, latinezko lokuzio ezaguna da, literalki "dena bukatu da", "guztia bete da" esanahiez. Ebanjelioaren arabera hitz horiekin Jesusek Jainkoaren nahia erabat bete zela esan nahi zuen. Vulgata Bibliaren latin arrunterako itzulpena horrela dago jasota behinik behin. [1][2]

Gaur egun porrot edo hondamendi handi baten aurrean erabiltzen da. Baita ere zerbait bukatu dela adierazteko: futbol-txapelketa, lehia bat...

Euskal kulturan aldatu

Esamolde latindar hau mendebaldeko kulturako hizkuntza guztietara igaro da, euskara, esate baterako, Joan Mari Irigoien idazleak Consummatum est izenburuko nobela argitaratu zuen, Elkar, 1993.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu