Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles

CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen sigla), egoitza Beasainen (Gipuzkoa) duen trengintzako enpresa bat da, herri horretan 1917an sortua. Urteak daramatza munduko leku askotarako era askotako trenak diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen. Eskumendeko 45 enpresa ditu mundu osoan.[1]

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles
Datuak
Izen laburraCAF
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreamanufaktura eta rolling stock manufacturing (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak2.000
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Balore-burtsaMadrilgo burtsa
Historia
Sorrera1917
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Historia aldatu

Sozietatea 1917an sortu zen, Compañía Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) izenarekin, Beasaingo bi fabrika elkartuta: 1892. urtekoa zen La Máquina Guipuzcoana, eta geroztikoa zen Fábrica de Vagones. Kargarako bagoiak fabrikatzen espezializatu zen. 1954an, Material Móvil y Construcciones erosi zuen; Zaragozako enpresa horrek ibilbide luzeko trenak egiten zituen. 1971n, bi enpresak —Compañía Auxiliar de Ferrocarriles eta Material Móvil y Construcciones— batu ziren, eta gaur egungo izena hartu: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles.[1]

1990ean, AVE trenaren Madril-Sevilla lineako trenak egiteko enkargua bereganatu zuen CAFek. 1992an, nazioarteko merkatuetara zabaltzeari ekin zion.[1]

2014ko azaroaren 25ean jakin zenez, CAF buru zuen kontsortzio batek 690 milioiko kontratua lortu zuen Mexiko Hiria Tolucarekin lotzeko tren proiektu batean, eta CAFi adjudikazioko diru osoaren %49 zegokion[2]. Bestalde, Herbehereetan NS tren kudeatzailearen lehiaketa ere irabazi zuen 510 milioikoa zen kontratua[3].

Abenduaren 4an, CAFek 500 milioi euroko kontratua Herbeheretan sinatu zuen eta 118 tren egingo zituen NS enpresarentzat. Europan lortutako kontratu handiena zen[4].

Abenduaren 10ean jakin zenez, CAFek hamasei tranbia salduko zituen Saint Etienne hirian 42 milioi euroren truke[5].

Abenduaren 26an jakin zenez, CAFek 339.777 euro ordaindu behar zituen kalte-ordain gisa amianto kasu batengatik[6].

2021eko ekainaren 29an iragarri zen CAFek kontratu bana eskuratu zuela Sydney eta Anberesko tranbiak egiteko, beste zenbait kontratu ere bereganatu ondoren; aldiz, Talgo espainiar konpainiak Ingeteamen eskuetan utzi zuen trenen eraikuntza.[7]

Enpresaren instalazioak aldatu

Beasaingo fabrika aldatu

Enpresaren egoitza eta instalazio nagusia Beasaingo CAF fabrika da: 1600 langile ditu, eta 442.900 m2 hartzen ditu guztira (horietatik 180.800 m2, estaliak).[8] Beasaingo eta Goierri osoko fabrika nagusia da, eta inguruko herrietan Fabrika Haundie ezizenez da ezaguna («fabrika handia», Goierriko euskaran). Inguruko beste enpresa txikiago askok CAFentzat lan egiten dute. CAF enpresa, gainera, Beasainen sortu zen, 1917an, Errusiako Iraultzak mundua astindu zuen urte zalapartatsuan, Europako Gerra Handiaren garaian. Urte hartan, Fábrica de Vagones fabrikak Oria ibaiaren ertzean zituen lantegiak errentan hartuta, 1860an eraikitako lantegi multzo handi bat eskuratu zuen CAFek.[9]

Beasaingo CAF fabrika aitzindari da lantokietan euskara normalizatzearen arloan. Izan ere, 1995az geroztik, euskara normalizatzeko plan bat aurrera eramaten ari da, lantokietan euskararen jakintza eta erabilera bultzatzeko asmoz. Azken batean, «CAFen euskara eguneroko jarduneko hizkuntza izatea eta naturaltasunez eta erraz erabiltzea» lortu nahi dute.[10]

Instalazioak, munduan zehar aldatu

Zortzi ekoizpen instalazio nagusi ditu gaur egun: Beasaingoa, Zaragozakoa, Irungoa, Elmirakoa (New York, AEB), Linareskoa, Castejóngoa, Lleidakoa eta Suresneskoa. Gainera, konpainiak duen esportatze jarduera indartsuaren ondorioz, muntatze edo mantentze lanak egiteko instalazioak ere baditu hainbat herrialdetan:[11]

Instalazioak Jarduerak
Sacramento (AEB) Eskualdeko tren arinak muntatzea
eta mantentze lanak egitea
Mexiko Hiria (Mexiko) Mantentze lanak
Sao Paulo (Brasil) Mantentze lanak
Buenos Aires (Argentina) Mantentze lanak
Lisboa (Portugal) Mantentze lanak
Londres (Erresuma Batua) Mantentze lanak

Finantzetako informazioa aldatu

 
Madrilgo metroa.
 
Bilboko metroa.
 
Hong Kongeko metroko A motako trenak.

Gaur egun, sozietate kapitala 10.318.505,75 euro da, eta 3,01 euroko balio nominaleko 3.428.075 akzioz osatuta dago. Akzio horiek kontu-idazpen bidez ordezkatuta eta guztiak harpidetuta eta ordainduta daude. Guztiek burtsan kotizatzen dute. CAFen akzioek Madrilgo, Bartzelonako, Bilboko eta Valentziako merkatuetan kotizatzen dute, etengabeko merkatuko atalean. Sozietateak sozietate kapital berari eutsi dio azken hiru ekitaldietan.

CAFen proiektuak, munduan aldatu

Metroak aldatu

Metro arinak/tranbiak aldatu

Bezeroak aldatu

CAFek hainbat bezero ditu Espainian eta munduko hainbat tokitan. Jasotako azken enkarguetako bati erantzuteko, Mexiko Hiriko metrorako unitate berriak fabrikatuko ditu.

Lantokietan euskararen erabilera normalizatzearen alde aldatu

Beasaingo CAF fabrika aitzindari da lantokietan euskara normalizatzearen arloan, eta Irungo fabrikan ere horretan lanean dihardu CAFek. 2005eko abenduan, erakunde urrats garrantzitsua egin zuen CAFek: ordu arte bildutako esperientzian oinarrituta, hizkuntza politika propioa onartu zuen CAFeko zuzendaritzak. Hizkuntza politika parte-hartzailea da, CAFen Beasaingo eta Irungo lantegietako hizkuntzen erabilera zehazten eta arautzen duena, euskarari bultzada eta babesa emateko asmoz. Horretarako, langileak motibatzen eta sentiberatzen ditu, euskaraz aritzeko ahalmena duten langileen kopurua handitzen, eta langileek euskara naturaltasunez eta erraz erabiltzeko aukera errealak sortzen.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «CAF, fabricante español con éxito internacional», AVE trenaren webgunean.
  2. Jon Fernandez, «CAF buru duen kontsortzioak 690 milioiko kontratua lortu du Mexikon», Berria, 2014-11-25
  3. «850», Berria, 2014-11-30
  4. Xabier Martin, «CAFek sinatu du 500 milioiko kontratua Herbeheretan», Berria, 2014-12-05
  5. «CAFek hamasei tranbia salduko ditu Saint Etienne hirian 42 milioi euroan», Berria, 2014-12-11
  6. «CAFek 339.777 euro pagatu behar ditu kalte-ordain gisa», Berria, 2014-12-27
  7. Aranburu, Iker. «CAFek tranbiak egingo ditu Anberes eta Sydney hirietarako» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  8. Beasaingo fabrikari buruzko orria, CAF enpresaren webgunean.
  9. Elena Legorburu Faus (1995): «Fabrika Haundie»: Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia, Beasaingo Paperak bilduma, 5. zenbakia, Beasaingo Udala, 1995.
  10. Naiara Exposito: «CAF eta Montte euskara planetan», Argia, 2140. zenbakia, 2008-06-08.
  11. Enpresaren instalazioei buruzko orria, CAF enpresaren webgunean.
  12. CAFeko Euskara Zerbitzua: «CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra», Iritzi-muinetik, 2010-11-19.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu