Conny Beyreuther

Argazkilaria

Conny Beyreuther (Berlin, 1975) argazkilaria eta editore grafikoa da Zazpika aldizkarian. Berlin-en jaio zen, Ikasketak amaitu zituenean hasieran erredaktore moduan lan egin zuen argazkilaritza-agentzia batean eta gero laguntzaile moduan Udo Hesseren estudioan. Geroago Euskal Herrira bidaiatu zuen argazkilaritzan sakontzeko asmoz, eta bertan geratu zen. Bi hamarkadatan erreportaje, elkarrizketa eta lan fotografiko ugari egin ditu Euskal Herrian.[1]

Conny Beyreuther

Argazkia: Dani Blanco
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1975 (48/49 urte)
HerrialdeaGipuzkoa
BizilekuaHernani
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

2017an Getxophoto-ko hamaiketakoetan parte hartu zuen Vicente Paredes eta Txelu Angoitia argazkilariekin. Hainbat erakusketa ere antolatu izan ditu, besteak beste, ‘Teatroaren taupadak’ Leioan 2015ean.[2]

« Ez, ez da argazkilariok argazkiaren krudeltasuna inork baino hobeto ezagutzen dugula. Ez zaitez hain ezkorra izan! Nahiago dut pentsatu argazkia magia dela, laztan bat, errebelatu argi-iluna. »

—Conny Beyreuther

Erreferentziak aldatu

  1. «Hamaiketako - Getxophoto» Getxophoto (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-02-04). «‘Teatroaren taupadak’, de Conny Beyreuther» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu