Connie Achurra

idazle txiletarra

Constanza Achurra Díaz, Connie Achurra izenez ezagunagoa (Santiago, 1977ko irailaren 15a) artista, abeslari, autore, influencer eta sukaldari autodidakta txiletarra da.[1][2] Hainbat irrati- eta telebista-emanaldi animatu ditu, eta sukaldaritza eta bizitza osasungarriari buruzko liburuak idatzi ditu. Paineko Patricio Achurra aktore eta alkate ohiaren alaba da, baita Ignacio Achurra aktore eta konstituziogilearen arreba ere.

Connie Achurra

Bizitza
JaiotzaSantiago1977ko irailaren 15a (46 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Mayor (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
connieachurra.cl

Biografia aldatu

Txileko Santiagon jaio zen, eta Patricio Achurra telesail-aktorearen eta Ximena Díaz jantzi-diseinatzailearen arteko ezkontzaren alaba nagusia izan zen. Zortzi urte zituela, banandu egin ziren gurasoak.'[3]

Las Condes komunan hazi zen, gurasoen eta aiton-amonen eragin artistikoak markatutako familia batean.[4] Bere aitaren aldeko amona María Elena Garfias aktorea izan zen, eta Txileko Unibertsitateko Antzerki Esperimentalean parte hartu zuen.[5]

Txikitatik izan zuen musikarekiko interesa. Aitak eraginda, kantu-eskolak hartu zituen Ricardo Álvarezekin.[3] Eskolako ikasketak Saint John's Villa Academy mojen ikastetxe katolikoan amaitu ondoren, diseinua, antzerkia eta musika ikasi zituen, eta 10 urte baino gehiago eman zituen arlo horretan.[6] Hainbat musika-proiektu izan zituen, jazzetik bossa novara, baita haurrentzako musika ere.[3]Irakaslea eta kantu-entrenatzailea izan zen, eta 2005ean TVNren Rojo fama contrafama izeneko talentu programako epaimahaikidea izan zen.[7]

Nerabezaroan, bulimia diagnostikatu zioten, eta zenbait tratamendu psikologiko egin zizkioten, janariarekin harreman osasungarriagoa izateko.[4]

2014an, altzari zaharberritzaile autodidakta gisa egindako lanarekin batera, etxean sukaldaritza eskolak ematen hasi zen eta sare sozialen bidez zabaldu zituen janari osasuntsu eta azukrerik gabeko errezetak sortzen, eta horrekin ospe handia lortu zuen Interneten. [4]

Claudio Carrizo disko-ekoizlearengandik bananduta dago eta bi alaba ditu: Julieta eta Luciana.

komunikabideen ibilbidea aldatu

2016an, Oink ekoiztetxearekin lotua, telebistako aurkezle gisa debutatu zuen Mi Lado Dulce programarekin 13C kable katean, non azukrerik edo prozesatu gabeko prestakin gozoak irakasten zituen. [4] Emisioa 2017an itzuli zen Cómo me sano izenarekin, dietaren aldaketak zenbait gaixotasun edo elikadura arazo hobetzen nola lagun dezaketen aztertzen zuena. [8]

2019an, Mega telebista kate irekian Comer y sanar ahora programa jarri zuen martxan. Data horretatik aurrera, telebistako hainbat emankizunetan parte hartu du gonbidatu eta mahaikide gisa eta sare sozialen bidez beste proiektu batzuetan parte hartu du, hala nola, klase partikularrak eta bizimodu osasuntsuko ikastaroak.

2022an, bere sukaldaritza-saioa Connie Sin Prisa abian jarri zuela iragarri zuen, Cocina Viva kable bidezko VTR katean eta bere etxetik grabatu zuela.

2023az geroztik, La Conversa irratsaioa egiten du 13C Irratian.

Obrak aldatu

Sukaldaritza osasungarriari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu.

  • Cocina sana y feliz (2017). Santiago, Editorial Grijalbo
  • Cocina sana y feliz 2 (2018). Santiago, Editorial Grijalbo
  • Cocina sana y feliz 3 (2021). Santiago, Editorial Grijalbo
  • La colación qué rica está (2023) (Patricia Aguilerarekin). Santiago, Editorial B De Blok

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu