Coney Island penintsula bat da, garai batean uharte izandakoa, New York hiriko Brooklyn auzoaren hegoaldean kokatua, eta Ozeano Atlantikora ematen duen hondartza bat duena.

Satelite irudian
Astroland eta Cyclone

Toki hau oporleku oso entzutetsua izan zen, bai eta jolas-parke ugariren kokalekua ere, eta bere goreneko unea XX. mendearen hasieran bizi izan zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren gainbeheran hasi zen, eta oso utzita egon zen urte askoan. Azkenaldi honetan eremu hau guztia biziberritu egin da, KeySpan Park izeneko beisbol estadioaren inaugurazioarekin.


Kanpo estekak aldatu

40°34′28″N 73°58′43″W / 40.574416°N 73.978575°W / 40.574416; -73.978575