Concha
Concha[1] Karrantzako (Bizkaia) auzoa da, udalerriko erdigunean dagoena. Bertan daude kokaturik udalerriko udaletxea, kultur-etxea eta liburutegia, beste zerbitzu batzuen artean.
Concha | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Bizkaia
| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Karrantza |
Administrazioa | |
Posta kodea | 48891 |
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′23″N 3°21′40″W / 43.223°N 3.361°W |
Demografia |
Hala ere, ez da auzorik populatuena, Ambasaguas baita. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 376 biztanle ditu.
Geografia aldatu
Ambasaguas iparraldean, Ahedo ipar-ekialdean, La Tejera baserrigunea ekialdean, Manzaneda de Sierra auzunea hegoaldean, San Esteban hego-mendebaldean eta Soscaño eta Traspalacio mendebaldean mugakide ditu.
Auzoan bat egiten dute Las Escaleras, Bernales, Cuadro eta Presako erreken urek, Karrantza ibaiarekin biltzen direnak Ambasaguas auzoan.
Demografia eta biztanleria aldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
413 | 406 | 394 | 388 | 395 | 393 | 387 | 376 |
Ondarea aldatu
"Indianoen" etxe ugari topa daitezke auzoan eta inguruan, XIX. eta XX. mendearen artean eraikitakoak. Ameriketatik itzulitako jendeak eginda, horietako batzuk ikusgarriak dira. Hernaiz familiaren etxea nabarmentzekoa da, besteak beste.
Bestela, Concha eta San Esteban artean Buen Rosarioko Andra Mariaren eliza dago.
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |