Cogito ergo sum René Descartes filosofoak adierazi zuen latinezko esaldi bat da, «Pentsatzen dut; beraz, banaiz» esan nahi duena. Norberaren existentzia frogatzeko existentziari buruzko galdera bera pentsatzea nahikoa dela baieztatzen du, pentsatzearen ekintzak subjektu bat behar baitu. Hau da, subjektu batek soilik zalantzatu dezake bere existentzia. Bestela esanda, zalantzan jarri ezin daitekeena norbanakoaren existentzia da (autokontzientzia), kontzientzia zalantzan jartzeko beharrezkoa baita kontzientzia bat.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Descartesen pentsamendua laburtzen duen bideoa.

Aurrekariak aldatu

Descartesen helburua egia sistema bat eraikitzea izanik, tradizioarekiko eszpetikoa da eta aurretik dagoena errebisatzen du. Hala eta guztiz ere, ez du dena deuseztatzen eta zenbait ideietaz baliatzen da bere sistema edo pentsamendua eraikitzeko. Horregatik, Agustin Hiponakoaren ideia nagusi bat bereganatu zuen “«si, enim, fallor, sum» ”. Agustin Hiponakoak hamabi mende lehenago adierazi zuen latinezko esaldia da <<Huts egiten dut, beraz, banaiz>>  esan nahi duena. Esaldi honekin San Agustinek subjektuaren edo autokontzientziaren garrantzia azpimarratzen du eta norbanakoaren existentziaren adierazgarri nagusia, huts egitea dela adierazten du. Soilik eta bakarrik huts egiten dugu gai garelako beste egoera bat irudikatzeko edo pentsatzeko. Azken batean Descartesek esaten duen esaldia guztiz berdina edo parekoa da. Errore bat egiteak, aurresuposatzen du pentsatzearen ekintza.

Dena den, Agustin Hiponakoaren eta Descartesen helburuak guztiz desberdinak dira, San Agustinentzat filosofia tresna bat da teologiaren menpe dagoena, aldiz, Descartesek fokua jartzen du Ni-an eta arrazionalismoaren aitzindari nagusietako bat da.

Bestalde, Descartesi plagioa leporatu zioten, Gómez Pereiraren 1554ko testuarekin bat zetorrelako Cogito ergo sum-aren ideia: <<Nosco me aliquid noscere: at quidquid noscit, est: ergo ego sum>> Euskaraz, <<badakit zerbait ezagutzen dudala eta ezagutzen duen guztia bada eta existitzen da>> esan nahi duena.

Descartesen egia sistema aldatu

Etxebizitzaren metaforaz baliatuz egia aurkitzeko, azaltzen du hobe dela eraikin hauek bertan behera botatzea eta oinarri sendoak dituzten etxeak eraikitzea. Horretarako, metodo analitiko bat aurkezten du, lau pausoz osatuta dagoena:

 

Prozesuaren lehenengo urratsean, dena jartzen du zalantzan eta alde batera uzten du ebidentea ez dena, hau da, argia eta bereiziak ez diren gauzak. Zalantza metodikoa, unibertsala eta teorikoa da.

Bigarren pausuan, nolabait Descartesek ikusten du arazoa handia eta korapilatsua dela, ondorioz, zatitu egiten du hain handia ez izateko eta honekin pentsamenduaren zimenduetara iritsi ahal izateko.

Beraz, hirugarren pausuan, oinarrizko egi horietaz baliatuz; argi eta bereiziak direnak; egien arteko sare bat eratzen du, demostratu daitezkeen egietan banatuz.

Azken urratsa, zenbaketa izango litzateke, bere ikuskera egiarekiko matematikoa azalduz.

Beraz, aipatutako egia sistema horren oinarrian kokatuko duen lehenengo ondorioa honako hau da: Cogito ergo sum. Zalantzan jarri ezin daitekeena norbanakoaren existentzia da, autokontzientzia “Eta ohartu nintzen honako egia: nik pentsatzen dut, beraz, banaiz, hain sendoa eta segurua zela, non eszeptikoen aieru bitxienek ere ezingo zeuketen ahuldu (…)”

Bigarren ondorioa irizpide epistemologikoa da, nire existentzia argia eta berezia baldin bada, beste ideia argi eta bereziak ere, egiak izango dira. Hau da razionalismoaren funtsa hain zuzen ere, argia eta bereizia dena, apartatu eta analizatu ahal izatea. Irizpide hau izango da batez ere, enpiristek kritikatuko dutena.

Kritikak aldatu

Descartes arrazionalismoaren aitzindari nagusia da eta ondorengo filosofo enpiristak nahiz arrazionalistak honen pentsamendua edo filosofia kritikatuko dute. Enpiristek, hala nola, John Locke, David Hume edo George Berkeley, besteak beste, Descartesen irizpide epistemologikoa eta pentsamendu arrazionalista kritikatuko dute, enpiristentzat ezagutzaren jatorria esperientzia eta bizipenak baitira. Bestetik, zenbait arrazionalistek ere kritikatuko dute Descartes.

Baruch Spinoza (1632-1677) aldatu

Descartesen dualismoa kritikatzen du "Ética demostrada según el orden geometrico" (1677) izeneko obra esanguratsuan. Spinoza ere arrazionalista da baina Descartes ez bezala, berak ikuspegi monista proposatzen du. Errealitatea substantzia bakarra dela adierazten du eta ez Descartesek proposatzen duen Res cogitans (arima, nia, gauza espiritual) eta Res extensa (gauza materialak, gorputza, mundua).

Immanuel Kant (1724-1804) aldatu

Kantek Descartesen Cogito ergo sum-a kritikatzen eta eztabaidatzen du "arrazoimen hutsaren kritika" (1781) obran. Kantek Cogito ergo sum-a kuestionatzen du eta ez du argi ikusten hau abiapuntu zalantzaezin eta autonabaria izan daitekeenik. Kanten aburuz, ezagutza sortzen da subjektuaren eta objektuaren harremanaren ondorioz. Beraz, Ni-a ezin izan daiteke autoebidentea edo apriorizkoa, esperientziaren bidez manifestatzea beharrezkoa baita, bestela esanda, Ni-a ezin daiteke zuzenean ezagutu.

Bibliografia aldatu

  • DESCARTES, René: 1997 [1637]: Metodoaren diskurtsoa, Bilbo: Klasikoak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu