Codex Gigas (euskaraz Liburu Erraldoia), baita ere Gigas Kodea, Satanen Kodea edo Deabruaren Biblia izenez ezaguna, XIII. mendearen hasieran sortutako Erdi Aroko eskuizkribua da, gaur egun Txekiar Errepublikako erdialdean dagoen Podlažice monasterioko Herman Giltzapetua beneditar fraideak latinez idatzi zuena.

Codex Gigas
Codex Gigas Erdi Aroko munduko eskuizkribu handiena da.
Datuak
Idazlea (1230 urte inguruan)
GeneroaErlijioa, historia, etimologia, nekrologia, sorginkeria eta bertako garaiko albisteak
Jatorrizko izenburuaCodex Gigas
HizkuntzaLatina
Herrialdea Txekia
FormatuaNeurriak: 92 x 50,5 x 22 cm
Pisua: 75 kg
Euskaraz
Izenburua'Liburu Erraldoia'

Liburuak beste edonon aurkitu ezin daitezkeen testu konbinaketa du, Cambridgeko Unibertsitateko Christopher de Hamel irakaslearen hitzetan eskuizkribu hau "erabat berezi, bitxi, liluragarri, arraro eta azalpenik gabeko objektua da". Bibliak kalkulaezinezko balioa eta salneurria du, makina bat aldiz ostua izan da eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak sekretupean gorde zuen. Historian zehar Gigas Kodeak izua nahiz bereganatzeko irrika piztu izan ditu. Uste denez naturaz gaindiko botere imajinaezin bat du eta bere arima deabruari saldu omen zion fraide eskribau batek idatzia omen da.

Itxura aldatu

Bere garaian "munduko zortzigarren miraria" gisatzat jo ohi zen, bere neurri harrigarriak (92 x 50,5 x 22 cm), 624 orrialdeetako lodiera eta 75 kg-tako pisua zela eta. Bere hizki handiak zein beste orrialde batzuk tinta gorri, urdin, hori, orlegi eta urrebitsez apaindurik daude, hauetan xehetasunek orrialde oso bat bereganatu dezaketelarik. Kontserbazio egoera ezin hobean dago.

Edukiera aldatu

Codex liburuak Bibliaren Vulgata betsio ia osoa du, Apostoluen eginak eta Apokalipsia kendurik. Entziklopedia sail bat ere badu, esate baterako Isidoro Sevillakoaren Etimologiak, Flavio Joseforen Judu antigualeko hauzak, Cosmas Pragakoaren Chronica Boemorum (XII. mendean latinez idatziriko txekiarren kronika) eta hainbat historia, etimologia eta fisiologiako tratatu, gainera almanaka nekrologikoa, monasterioko anaien zerrenda, sorginkeria formulak eta bertako zenbait albiste ere jasotzen ditu.

Kondaira aldatu

 
Deabrua Codex eskuizkribuaren orrialde batean ikusgai.

Kondairak dioenez Codex Gigas eskuizkribuaren egilea krimen larri bat burutu eta bizirik hormatartekatua izatera zigortu zuten Beneditar fraide bat izan omen zen, zigor hau barkatu ziezaioten, fraideak ordainetan bere monasterioa ohoratuko zuen idazlan erraldoi bat burutuko zuela proposatu zuen. Fraideak hitzartutako denbora gau hartara mugatu zen.

Fraidearen lana gizakiaz gaindikoa zen, hortaz esan ohi denez betebehar ikaragarri hura amaitzeko helburuz Satan berberaren laguntza eskatu omen zuen. Hortik, Satanen Biblia edo Deabruaren Biblia izendapenak.

Historia aldatu

Bohemiako Beneditar fraide batek Erdi Aroan XIII. mendearen amaiera aldera idatzi (uste denez 1230 urte aldera).

Ondoren eskuizkribua Pragan egurrezko estalki batez babesturik Erdi Aroko beste hainbat agiriekin batera jendaurrean erakustiko da. 1594an Rodolfo II.a Habsburgokoak eskuizkribu erraldoi hau Broumveko fraide-gela ilun batetik berreskuratu eta bere artelan bitxien bildumara gehitu zuen.

Hogeita Hamar Urteko Gerraren amaieran (1618-1648), Konigsmark suediar jeneralaren gudarosteek Pragako gaztelua hartu zuten, honela Codex Gigas eskuizkribua eta Kunstkammer de Prague ospetsua zen Rodolfo II.a Habsburgokoa enperadorearen beste hainbat artelan ere bereganatu eta Suediara eraman zituzten. Horretaz gain, suediar gerlariek Codex Argenteus eskuizkribua ere eurekin eraman zuten, azken hau 750 urtean zilarrezko eta urrezko hizkiekin idatzia izan zen eta gaur egun Suediako erldialdean dagoen Uppsala hirian ikus daiteke.

XVII. mendetik aurrera, Codex Gigas eskuizkribua suediar lurraldetik birritan atera izan da, lehenbiziko aldian 1970an New York hiriko Metropolitan Museum museora joateko eta bigarren aldian orain dela zortzi urte Berlin hirira eraman zutenean.

2007ko irailaren 24ean, 359 urte ondoren eta Suediak Txekiar Errepublikari 2008ko urtarrila arte eginiriko mailegu gisara, Codex Gigas eskuizkribua Praga hirira itzuli zen (Txekiar Liburutegi Nazionalean erakusgai dagoelarik).

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu