Coatbridge, Eskoziako gaeleraz: Drochaid a' Chòta eta eskozieraz: Cotbrig, Eskozia erdialdeko udalerria da, Iparraldeko Lanarkshiren dagoena, Glasgow erdigunetik 16 kilometro ekialdera. Glasgow Handiaren parte da beraz. 2011ko erroldaren arabera 43.841 biztanle ditu.

Coatbridge
Drochaid a' Chòta
Cotbrig
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Lanarkshire
Posta kodeaML5
Geografia
Koordenatuak55°51′45″N 4°01′36″W / 55.8625°N 4.0267°W / 55.8625; -4.0267
Map
Azalera17.66 km²
MugakideakGlenboig
Demografia
Biztanleria43.960 (2016)
Dentsitatea2.489,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakGattxina

Etimologia aldatu

1750ko mapa batean Cottbrig izena aipatzen da, eskozieraz "txabolako zubia" esan nahi du. Beszte hipotesi baten arabera bertako lurren jabe zen Colt familiaren zubia izan liteke.

Historia aldatu

3.000 urte dituzten aztarnak aurkitu dira bai eta Brontze zein Burdin Arokoak ere.

XII mendetik aurrera Monklands lurraldean egon zen, Newbattle abadiako monjeen esku baitzegoen eremu hau. Hauek ikatz meategiak ireki zituzten eta nekazaritza ere bultzatu zuten. 1641ean bitan banatu zen lurra, New Monkland (gaur egungo Airdrie) eta Old Monkland (Coatbridge bera). 1799an Coatbridge "lorategi zabala" zela esaten zen, "fruitarbola sail handiekin, zekale aberatsekin eta izokin ugaridun ibaiekin".

XVIII mendearen bukeran Monkland ubidea ireki zen eta Coatbridgeko burdin harria ustiatzen hasi ziren. Ola ugari ireki ziren eta inmigranteak ekarri zituzten lanerako, irlandarrak gehienbat Donegal konderrikoak bereziki. Hurrengo urteetan Coatbridgeko populazioak %600 egin zuen gora. 1885erako meategiak hustu egin ziren eta Ingalaterrarako emigrazioa hasi zen. Orduan burdingintzari ekin zioten eta 1936rako Eskoziako dentsitate handiena zuen herria bihurtu zen. Summerlee Eskoziako Industria Ondarearen museoak ongi erakusten du Coatbridgeren historia.

Iruditegia aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu


Kanpo estekak aldatu