Errotari faltsu
Errotari faltsua (Clitocybe dealbata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan eta 4 ordu igaro baino lehen, sindrome muskarinikoa sortzen du. Clitocybe zuri ugarietako bat da. Denak toxikoak.
Errotari faltsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe dealbata P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 1,5 eta 4 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbil-laua, gero erdian hondoratua edo pixka bat inbutu itxuran. Ertz izurtua, irregularki krenulatua, gaztetan konbolutua eta zahartzean kurbatua. Azala itsatsia, pruinaduna gaztetan eta gero satinatua eta zetaduna; zuritik zuri-kremara doana, eta, gero, krema zikin kolorekoa.
Orriak: Estu, estuak, desberdinak, okertuta, adnatatik subdekurrenteetara eta zuritik zuri krema zikinera doan kolorekoak.
Hanka: 1,5 - 4 x 0,3 - 0,6 cm-koa, zilindrikoa, luzetara fibrilosoa, gogorra, pixka bat elastikoa eta batzuetan kurbatua; kapelaren kolorekoa edo pixka bat arrosa-okre kolorekoagoa.
Haragia: Zuria, mehea, elastikoa eta oinekoa haritsua; irin usain espermatikoarekin eta zapore gozoarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Dealbata epitetoa berriz latinetik dator, zuritua esan nahi duen "dealbatus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Toxikotasuna aldatu
Muskarina ugari duen espezie toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Clitocybe cerussata, Clitocybe rivulosa eta hostozabalen humusean agertzen den Clitocybe phyllophila eta Clitopilus prunulus delakoekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Taldeak osatuz hazten den espezie arrunta da. Oro har, belardietan, larreetan eta basoen ertzetan agertzen da.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 212 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 319 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..