Clementia Taylor

Sufragista britainiarra

Clementia Taylor, sortzez Doughty (Brockdish, Norfolk, 1810eko abenduaren 17a - Brighton, 1908ko apirilaren 11) emakumeen eskubideen aldeko aktibista britainiarra izan zen.

Clementia Taylor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClementia Doughty
JaiotzaBrockdish (en) Itzuli1810eko abenduaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrighton1908ko apirilaren 11 (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksufragista

Biografia aldatu

Clementia Doughty (lagunek Mentia deitzen zioten) Brockdishen (Norfolk) jaio zen, hamabi seme-alaba zituen familia unitarista batean. Umeentzako barnetegi bat zuzentzen zuen Hoveko artzain unitarista baten nesken gobernari bihurtu zen.[1] 1842an, Peter Alfred Taylorrekin ezkondu zen, bere ikasle baten lehengusua, gero Leicesterren diputatu liberal izan zena.[1]

1863an, Peter Taylorrek Aubrey House erosi zuen, Campden Hill auzoan, Holland Parken, Londresko mendebaldean. Taylortarrek Aubrey Institutua sortu zuten beren etxean. Institutu horren helburua zen gazteei aukera ematea jaso zuten hezkuntza txarra hobetzeko. Institutuko mailegu-liburutegiak eta irakurketa-gelak 500 liburu baino gehiago zituzten.[1]

Clementia Taylor, Mary Estlin eta Eliza Wigham aktiboak ziren esklabutzaren aurkako mugimenduan Ingalaterran, eta, 1863an, Ladie's London Emancipation Society delakoan parte hartu zuten, Taylorrek zuzentzen zuena. Taylortarrek, halaber, parte-hartze estua zuten Italiaren bateratzearen mugimenduan, eta Giuseppe Mazzinik, bere ideia politikoekin bat egiten ez bazuten ere, adiskidetasun sakon eta zintzoa zuten harekin, sarri bisitatzen zuen Aubrey House. Clementiak karitate-lanak antolatzen lagundu zion Mazziniri, Italiako haur pobreen eskolatzearen alde. 1864an, Londresera egindako bisita batean, Aubrey Housen harrera antolatu zuten Giuseppe Garibaldi han zela. Harreran pertsonaia erradikal hauek izan ziren: Emilie Ashurst Venturi feminista, Aurelio Saffi, Karl Blind, Ferdinand Freiligrath, Alexandre Auguste Ledru-Rollin eta Louis Blanc.

Bere autobiografian, Moncure Daniel Conwayk Aubrey Houseko Taylor saloia deskribatzen du, baita Clementiaren Pen and Pencil Club ere, idazle eta artista gazteen lana irakurri eta azaltzen duena. Conway abolizionista eta AEBetako kleroko kidea Notting Hillera joan zen bizitzera Aubrey Houseko Taylortarrengana hurbiltzeko. Louisa May Alcottek ere azpimarratzen zituen Taylortarren bilera sozialak.

Pen and Pencil Club-eko parte-hartzaileen artean zegoen Arthur Munby kronista, baita poeta eta autore asko ere. Barbara Boditon, Lydia Becker, Elizabeth Blackwell eta Elizabeth Malleson feministek ere bisitatu zuten Aubrey House. Clementia Taylor John Stuart Millek Britainia Handiko parlamentuari aurkeztutako emakumeen sufragioaren aldeko 1866ko eskaeraren antolaketa-batzordeko kidea zen; 1.499 sinadurak Aubrey Housen bildu ziren. Etxe hartan egin zuen lehen bilera Emakumearen Elkarte Nazionalak, 1867ko uztailean.[1]

1873an, Taylortarrek Aubrey House saldu zuten, Peterren osasun txarra zela eta, eta apartamentu bat alokatu zuten Parlamentutik gertu parlamentu-saioetarako, eta, gero, Brightonen ezarri ziren. Bertan zendu zen Clementia, 1908an.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Elizabeth Crawford, Taylor, Clementia in Oxford Dictionary of National Biography (édition en ligne), Oxford University Press, 2014 (souscription requise)

Bibliografia aldatu

  • Catherine Hall, Keith McClelland, Jane Rendall, Defining the Victorian Nation, 2000, or. 175
  • Elizabeth Crawford, The Women's Suffrage Movement: A Reference Guide 1866-1928, 2003, or. 677
  • Claudette Fillard, Françoise Orazi, Exchanges and Zegence: The Construction of Feminism, 2010, or. 203

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu