Clemens Heinrich Krauss (1893ko martxoaren 31-1954ko maiatzaren 16a) orkestra zuzendari eta opera arduraduna izan zen. Azken kasu honetan, bereziki Richard Straussen musikarekin erlazionatua dago.

Clemens Krauss

Bizitza
JaiotzaViena1893ko martxoaren 31
Herrialdea Austria
HeriotzaMexiko Hiria1954ko maiatzaren 16a (61 urte)
Familia
AitaHector Baltazzi
AmaClementine Krauss
Ezkontidea(k)Viorica Ursuleac
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, libretista, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta musika-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Mozarteum
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera

IMDB: nm1276254 Musicbrainz: 465f522e-7c3f-4078-a259-62ec78afdd7a Discogs: 882724 IMSLP: Category:Krauss,_Clemens Allmusic: mn0002265808 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Krauss Vienan jaio zen, eta Clementine Kraussengandik, dibortziatua zena, hartu zuen izena. Bere ama aktore eta kantari nabarmena izan zen, eta XIX. mendeko soprano bezala agertzen da. Gabrielle Krauss (1842-1904). Bere aita Austriar Inperioko Gorteko pertsona garrantzitsua izan zen

Txikia zela, Krauss Hofkapellen (Abesbatz Inperialean) korista izan zen. Vienako Kontserbatoriora ikastera joan zen, eta 1912an graduatu zen. Konposaketa, Hermann Graedenerrekin ikasi zuen, eta teoria Richard Heubergerrekin. Graduazioaren ondoren Brnôko antzokian koru zuzendaria izan zen 1912tik 1913 arte. Zuzendari bezala, bere debuta 1913an egin zuen. Viorica Ursuleac soprano errumaniar handia, bere emaztea izan zen. Berarekin antzeztu zuen askotan.

Karrera aldatu

Kraussek lurraldeetako zentru desberdinetan zehar ibili zen. Rigan zuzendu zuen (1913-1914), Nurembergen (1915), eta Sczeczinen (1916-1921). Azken izendapenak, Berlinera Arthur Nikisch Berlingo Orkestra Filarmonikoa zuzentzen entzutera bidaiatzeko aukera zabala eskaini zion, eragin handiagoa izan zezan. Kraussen hurrengo lanpostuak, Austriara eraman zuen, non, Grazen, opera eta sinfonia kontzertuen zuzendaria izan zen. 1922an, Vienna State Operako langileriaren zuzendaritza eta Alemaniako estatu Akademian zuzendaritza klasearen irakasle postua batu zituen. 1923tik 1927 arte Vienna Tonkünstler Concertseko zuzendaria izan zen, eta Frankfurteko opera arduraduna eta Museum Concertseko zuzendaria 1924 eta 1929 bitartean.

Kraussek (AEB 1929an bisitatu zuen Philadelphian eta New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa zuzenduz. Gainera, 1929an Vienna State Operako zuzendari izan zen. Orkestra honek, kontzertu forma independentea duena Vienako Orkestra Filarmonikoak bezala, musika zuzendari izendatu zuen 1930ean. 1926tik 1934 arte, Salzburgoko Jaialdiaren ohiko zuzendaria izan zen. 1930ean, Alban Bergen Wozzeck zuzendu zuen.

1933 eta 1934an, Vienako bere lanpostuak eskeini zituen, Berlingo Estatu Operako zuzendari izanez 1935ean, Erich Kleiberrek, gobernu naziagatik protesta bezala, kargua utzi ondoren. 1933an Straussen Arabela operaren estreinaldiaren prestaketen ardura hartu zuen Fritz Buschek, judua ez zen nazien aurkako zuzendariak utzi zuenean. 1937an, Municheko Antzoki Nazionaleko arduradun izendatu zuten Hans Knappertsbuschen dimisioaren ondoren. Straussen lagun mina bihurtu zen. Richardentzat, konposatzaile honenCapriccio operaren libretoa idatzi zuen. Opera hau, 1942an estreinatua izan zen. Gainera, konposatzaile beraren Bakearen eguna eta Danaeren maitasuna operak ere zuzendu zituen.

Municheko Opera Antzokia bonbardatua izan zenean, itxia izan zen, eta, honengatik, Vienako Orkestra Filarmonikoaren zuzendaritzara itzuli zen, bigarren mundu gerraren amaieraren aurretik denbora laburrez itxia izan zenean. Gerra amaitu ondoren, aliatuen ofizialek, bere nazien aldeko ekintzak ikertu zituzten, eta 1947 bitartean, publikoan agertzea debekatu zioten. Hauek, sarri, judu batzuei Hirugarren Reichetik ihes egiten lagundu ziela ere aurkitu zuten. Debekua amaitu zenean, sarritan hartu zuen Vienako Orkestra Filarmonikoaren zuzendaritza, hainbat urtetako Urteberri eguneko kontzertuan besteak beste.

Bere berrabiltzearen ondoren, Kraussek Covent Gardenen, Londonen, 1951. urtean eta Bayreutheko jaialdian, 1953an zuzendu zuen. 1954an hil zen, Mexiko Hirira egin zuen bisita batean, eta orain, 1985ean hil zen bere emaztearekin batera lurperatuta dago, Ehrwalden, Austrian.

Kanpo loturak aldatu