Claude Perrault (Paris, 1613ko irailaren 25a - ibidem, 1688ko urriaren 9a) frantziar sendagile eta arkitektoa izan zen.

Claude Perrault

Bizitza
JaiotzaParis1613ko irailaren 25a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1688ko urriaren 9a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, medikua, anatomista, arkitektoa, idazlea, zoologoa, itzultzailea, botanikaria, fisiologoa eta art theorist (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Académie Royale d'Architecture (en) Itzuli

Charles Perrault idazlearen eta Pierre Perrault zientzialariaren anaia izan zen. Medikuntza ikasi zuen Parisko Unibertsitatean eta Frantziako Zientzien Akademiako lehen kideetako bat izan zen.

Luis XIV.ak Louvreko Museoaren ekialdeko fatxada diseinatzeaz arduratuko den batzordeko kide aukeratu zuen. Batzordeko beste kideak Louis Le Vau eta Charles Le Brun izan ziren. Perraultek Parisko Behatokia ere diseinatu zuen.

Vitruvioren arkitekturako hamar liburuak frantsesera itzuli zituen eta arkitekturaren bost ordenei buruzko tratatu bat idatzi zuen.

Idazlanak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu