Clachan, irlanderaz: clochán, Eskoziako gaeleraz: clachan eta manxeraz claghan, Irlanda, Eskozia eta Man Uharteko baserri edo landa giroko etxalde, herrixka edo herriei irlanderaz, Eskoziako gaeleraz eta manxeraz ematen zaien izendapena da.

Etxaldeak edo landetxe eta baserri multzoak dira, gehienetan ez dute ez elizik, ezta denda edo eskolarik ere. Hortaz, ez dira komunitate, herri edo udalerri baten herrigune, zentro sozial edo merkatalguneak. Normalean, eta gaur egun arte, etxalde hauetako biztanleak senideak edota familia loturak izanten zituzten.

Kanpo estekak aldatu