Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria

Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria

Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria Durangoko Krimenaren Historia Zentroak editatzen duen historia aldizkaria da. Lehen alea 2004. urtean argitaratu zen, eta ordutik urtean behin argitaratzen da. Dialneten, Espainiako aldizkari zientifikoen datu base elektronikoan indexatuta dago.[1]

Clío & Crímen: Durangoko Krimenaren Historia Zentroko Aldizkaria
LaburduraClío & Crímen
Motaaldizkari akademiko, aldizkari eta aldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia2004
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
ArgitaletxeaDurangoko Krimenaren Historia Zentroa
Gai nagusiahistoria, ikerketa eta kriminologia
Banaketa
Maiztasuna1 urte
Identifikadoreak
ISSN1698-4374
durangomuseoa.eus…

Historia aldatu

XV. mendean Fray Alonso de Mellak bultzatutako mugimendu heretikoaren zentroa izan zen Durango, Europa mailako erlijio-disidentziaren erakusle izanik. Durangoko Arte eta Historia Museoa, Krimenaren Historia Zentroa eta aldizkari hau Durangaldeko memoria historikoa eta ondarea babesteko eta ezagutzera emateko tresna da.[2]

Sailkapena eta eragina aldatu

Dialneten arabera, 2021ean aldizkariaren eragina 0,08 puntukoa izan zen.[3] Bestetik, Gizarte Zientzietako aldizkarien sailkapen bateratuaren arabera (gaztelaniaz, CIRD), D taldean kokatzen da[4], hau da, eragin maila txikiko eta ondorioz, maila zientifiko zalantzagarria duten aldizkarien multzoan kokatzen da.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  2. «Durangoko Arte eta Historia Museoa - Zer da» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  3. «Dialnet Métricas - IDR - Revista Clío & Crímen» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  4. (Gaztelaniaz) Clío & Crímen aldizkariaren sailkapena CIRC-en arabera. .
  5. «POPUP» soporte.dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu