Civitates orbis terrarum

Civitates Orbis Terrarum delakoa Abraham Ortelius flandriar geografo eta kartografoaren Theatrum Orbis Terrarum (1570) munduko atlasaren osagarria izan zen, Erdi Aroko ikuspegi panoramiko, mapa eta hirien aipamen idazlan osatuena bilakatu zelarik.

1575eko Bilbo hiriaren grabatua Civitates Orbis Terrarum idazlanean.
1572ko Donostia hiriaren grabatua Civitates Orbis Terrarum idazlanean.

Koloniako katedraleko Georg Braun (1541-1622) kanonigoa biltzatzaile eta koordinatzaile nagusia izan zuen informatzaile, marrazkilari eta kolaboratzaile talde zabal batek gauzatu zuen. Jatorrizko marrazkiak egile askok egin zituzten, haien artean Joris Hoefnagel (Georg Hoefnagel edota Hufnagel gisa ere ezaguna) nabarmentzen da, bere ikuspegiak marraztu ahal izateko herrialde ugaritara bidaiatu zuelarik. Franz Hogenberg grabatzailea estanpazio plantxak egiteaz arduratu zen. Irudiak latinezko testuekin batera zihoazten, haietako asko Braun berak idatziak dira, hiri bakoitzeko historia, geeografia eta gizarte nahiz ekonomiaren deskribapenak direlarik. Idazlana sei bildumetan argitaratu zen, jarraieko urteetan argitaratu zirelarik (1572, 1575, 1581, 1588, 1598 eta 1617), zenbait herrialdetan maiz berreimprimatu eta berrargitaratuz.

Idazlan honetan Euskal Herriko hainbat hiri eta lekuen grabatuak ere agertzen dira[1], tartean, Donostia, Bilbo eta Aizkorri mendilerroan dagoen San Adriango tunela.

Erreferentziak aldatu

kanpo loturak aldatu

Kanpo estekak aldatu