Ciutat Morta 4F kasuari buruzko dokumentala da, 2013an Xavier Artigasek eta Xapo Ortegak egindakoa. Salaketa egin nahi du dokumentalak atxiloketa arbitrarioetatik hasi, poliziaren inpunitatea eta prozesu judizialean eman izan diren irregulartasunen inguruan[1].

Ciutat Morta
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaCiutat Morta
Jatorrizko hizkuntzakatalana
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena120 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Xavier Artigas (en) Itzuli
[[Kategoria:Xavier Artigas (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Mariana Huidobro
Antzezlea(k)
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBartzelona

ciutatmorta.wordpress.com
IMDB: tt3638598 Filmaffinity: 324809 Allmovie: v603341 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

4F kasua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «4F kasua»

2006ko otsailaren 4an udaltzainak Bartzelonako etxe okupatu batera joan ziren; udaltzainetako bat larri zauritu zuten eta, ondorioz, bederatzi lagun atxilotu zituzten. Lauren kasua azaltzen dokumentalak, atxiloketa arbitrarioak izan zirelako. 2011n, baina, atxilotuetako batek, Patricia Herasek, bere buruaz beste egin zuen. Urte berean, gainera, Bartzelonako bi polizia kondenatu zituzten mutil bat atxilotzeagatik, torturatzeagatik eta diskoteka batean drogak saltzearen akusaziopean frogak faltsutzeagatik[1].

Patricia Heras aldatu

Dokumentaleko protagonista diren lau gazteek ez zuten zerikusirik 2006ko otsailaren 4an etxe okupatu hartan egin zuten jaiarekin. Kalean atxilotu zituzten, eta Patricia Heras ospitale batean atzeman zuten. Bizikletan zihoala erorikoa izan zuen, eta ospitalean zela atxilotu zuten, bere itxuragatik. Patricia Heras eta bere lagun Alfredo Pestana ez ziren etxe okupatuko jaia horretan izan[1].

Ondorioak aldatu

2015eko urtarrilaren hasieran, lurrikara eragin zuen Katalunian Ciutat Morta dokumentalak eta bera zentsuratzen saiatu izanak . Hilabete luzeetako presioaren ondoren TV3k dokumentala emititzea lortu zuen. Hala ere, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiak dokumentaleko bost minutu zentsuratu zituen[2].

2015eko urtarrilaren 19an, fiskalak adierazi zuen 'Ciutat morta' dokumentalarengatik ezin zela '4F auzia' berriz ireki[3].

Urtarrilaren 23an, CUPek bultzatuta Ciutat morta dokumentaleko datuetan oinarrituta, auzia berriz irekitzea onartu zuen Kataluniako Parlamentuak[4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu