Citlalicue (nahuatlez Citlalicue izarrez jantzia), Citlalinicue edo Citlalcueye azteka mitologiako jainkosa bat zen, izarren sortzailea.

Erreferentzia batzuek Citlalatonac (nahuatlez Citlalatonac, "izar dizdira") deskribatzen dute Citlalicueren senar bezala, baita izarren sortzaile bezala ere. Beste batzuk, berriz, Citlalatonac Citlalicue jainkosaren beste izen bat baino ez dela diote.

Batzuetan, Esne Bidearen patroia den Mixcoatl hartzen da Citlalicueren senar bezala.

Ilamatecuhtli (nahuatlez Ilamatecuhtli, "andere zaharra" edo "atsoa") Citlalicueren, Cihuacoatlen edo Chicomecoatlen izenetako bat izan liteke.

Kanpo estekak aldatu