Cincinnati Bearcats
Maila NCAAko lehen maila
Azpimaila futbol amerikarrean Football Bowl Subdivision (FBS)
Konferentzia American Athletic Conference
Apodo Bearcats
Maskota The Bearcat
Futbol amerikarreko estadioa Nippert Stadium
(35.000 ikusle)
Saskibailoi pabilioia Fifth Third Arena
(13.176 ikusle)

Cincinnati Bearcats (euskaraz: Cincinnatiko Binturongak) Ohioko Cincinnatiko Unibertsitateko kirol taldea da. Bearcatsen kirol talde ezberdinek NCAAk antolatutako lehiaketa unibertsitatarioetan parte hartzen dute eta American Athletic Conference konferentziako kide dira 2013etik.

Bearcatsen hasierako logoa.

Bearcatsen saskibaloi taldea bere historian zehar nahiko ezegonkorra izan da. Garairik oparoena 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadaren hasieran izan zen, Bearcatsak jarraian bost Final Four jokatu zituztenean. Oscar Robertson baseak nazioa lideratu zuen saskiratzeetan 1957-1958, 1958-1959 eta 1959-1960 denboraldietan, eta batez beste 33,8 puntu lortu zituen partiduko bere karrera unibertsitarioan zehar.

Alabaina, Cincinnatik soilik 1961 eta 1962ko NCAAko lehiaketak irabazi zituen, biak Ohio State Buckeyesen aurka, Robertson graduatu ondoren. 1970eko hamarkadan taldea birsortu egin zen, baina hurrengo hamarkadan berriz erori zen eta 1990eko hamarkadan berriz bizitu zen, 1992ko Final Fourrera iritsiz, Michigan Wolverines taldearen aurka kanporatua geratuz. Unibertsitate honetatik saskibaloi jokalari bikainak irten dira, jada aipatutako Robertson eta Kenyon Martin kasu.

Kanpo estekak aldatu